sarituak
Erakusleiho irabazlea
  • Epaimahai teknikoak emandako sariak ‘Panaderia Eizaguirre’ eta ‘Ortopedia Sarasketa’ saltokientzat izan dira eta herri-epaimahaiak emandako saria ‘Noa’-rentzat. Guztira 14 saltokik hartu dute parte.

  • Bozketan parte hartu duten herritarren artean zozketatu da ere 50 €-ko erosketa-txekea Txankakua Merkatari Elkarteko saltokietan trukatzeko. Maria Inmaculada Varas Dobarro suertatu da garaile. Guztira 280 herritarrek hartu dute parte. 

 

Herriko komertzio txikiek bizi duten egoera zaila kontuan izanik, Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren bigarren edizioa jarri zuen martxan abenduan. Guztira 14 saltokik hartu dute parte. Epaimahai teknikoak zein herritarrak jada eman dute euren iritzia eta aukeratu dira saridunak. 

 

Epaimahai teknikoak emandako sariak: 

  • Lehenengo saria: PANADERIA EIZAGUIRRE. Saria: 300 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.
  • Bigarren saria: ORTOPEDIA SARASKETA. Saria: 200 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

Herri-epaimahaiak emandako saria: NOA. Saria: 100 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

Parte hartu duten herritarren artean zozketatu da ere 50 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko. Maria Inmaculada Varas Dobarro Larrañaga suertatu da garaile. Guztira 280 herritarrek hartu dute parte. 

Udalak ekimenaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Egoerak egoera, ekimen honen bidez hurbileko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatu nahi izan ditugu, negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarrita. Horretaz gain, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi izan da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko”.