Gaztelekuko udako jardueren agenda

  • Jarduera hauetan izena emateko epea maiatzaren 3an itxiko da.

Gaztelekuak udako oporraldirako jarduera berezien agenda iragarri du. Programa gazteentzako esperientzia aberasgarri eta dibertigarria eskaintzeko diseinatu dute, eta jarduera tokiko nerabeentzat aukera ezin hobea izango dira udako egunez gozatzeko.

Programazioa ekainaren 17tik uztailaren 24ra bitartekoa da, eta askotariko jarduerak biltzen ditu:

  • Ekainak 17 – Ekainak 18: Lokala irekita egongo da
  • Ekainak 19: Nintendo Switch jardunaldia
  • Ekainak 20: Izozki Eguna
  • Ekainak 21: Ekigain Jaia
  • Ekainak 24: Arratsaldean, Mutrikuko hondartzara txangoa
  • Ekainak 25: Egun osoko txangoa Logroñoko ur-parkera
  • Ekainak 26: San Lorentzora goizpasa
  • Ekainak 27: Egun osoko txangoa Donostira eta Lasertag
  • Ekainak 28: Sukaldarien liga goizean zehar
  • Uztailaren 1etik 4ra: Udako Prozesua – lau eguneko egonaldia
  • Uztailak 5: Gazte Txokoa LH6ko haurrentzat
  • Uztailak 8-10: Udaleku ibiltaria Soraluze-Bergara-Oñati 2010 eta 2011n jaiotakoentzat
  • Uztailak 11: Gazte Futbola
  • Uztailak 11: Gazte Txokoa LH6ko haurrentzat
  • Uztailaren 15etik 19ra: Surf klaseak goizetan adin guztientzat
  • Uztailak 22: Bilboko Jump Yardera egun pasa
  • Uztailak 23: Gamarrara egunpasa
  • Uztailak 24: Paddle Surf goizez
  • Uztailaren 22tik 24ra: Udaleku Ibiltaria Ondarroa-Deba-Zumaia beste herri batzuetako nerabeekin 2008an eta 2009an jaiotakoentzat 

 

Deskontu bereziak eskaintzen zaizkie familia ugariei, guraso bakarrekoei eta DSBE edo GLL laguntzen onuradunei. Prezio eta deskontu aplikagarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gaztelekuarekin.

 

UDALEKUEN PREZIOAK Irekiak Ibiltaria Herriarteko Ibiltaria Surf Ikastaroa
Orokorra 35€ 25€ 25€ 45€
FU/GB/2SA 24,5€ 17,5€ 17,5€ 31,5€
DBE/GLL 10,5€ 7,5€ 7,5€ 13,5€
*garraioaren kostua norberaren kontu

 

EKINTZA ETA IRTEERAK Gazte Futbol Jump Yard Gamarra Padle Surf
O 2€ 15€ 5€ 14€
FU/GB/2SA 1,40€ 10,50€ 3,50€ 9,80€
DBE/GLL 0,60€ 4,50€ 1,50€ 4,20€

 

*FU/GB/2S-A: Elgoibarren erroldatutako familia ugariak, guraso bakarrekoak edo bigarren seme-alaba inskribatzen duten familiak.
*DBE/GLL: Elgoibarren erroldatutako familiak, DSBE edo GLL laguntzen onuradun direnak

 

Izena ematea eta kontaktua:

  • Lekua: Gaztelekua, Gabriel Kurutzelaegi, 4 behea.
  • Azken eguna: Maiatzak 3
  • Plazen esleipena:
      • Ekintza bakoitzak plaza mugatuak ditu.
      • Elgoibarren erroldatuta dauden nerabeek lehentasuna izango dute.
      • Plaza lortzeko gaztelekura ekarri beharrekoak:
        • Gaztelekuko zerbitzuan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean).
        • Ekintzan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean)
        • Ekintzaren kuota (eskudirutan)
  • Kontaktua:
    • Telefonoa: 943743228
    • WhatsApp: 628170330