Eginkizun eta jarduera nagusiak:
Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintza egiten dugu, eta lizentziak eta baimenak tramitatzen dizkizugu obrak egiteko eta nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko; ikuskaritzaz ere arduratzen gara.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
- Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea
- Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez
- Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea
- Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez
- Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea
- Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera
- Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea
- Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea
- Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz
- EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea
- Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea
- Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.
Osaera:
Hirigintza arloburua: Ion Zubiaurre Ros
Hirigintza teknikaria: Ane Zabala
Arkitektoa: Aloña Urteaga
Aparejadorea: Eli Mugika
Administrari laguntzailea: Ana Apoita
Lantaldeko eta zerbitzuen burua: Sergio Uriarte
Lantaldeko eta zerbitzuen arduraduna: Celestino Rovira
Lotutako berriak:
Elgoibarko Udalak informazio panelak jarriko ditu udalerriko sei autobus geltokitan
2024-12-13
Gailu horiek jartzeko aukeratutako puntuak Txankakua, Guass, Mupen, Olaso Hillerria eta Sigma-Estartako geltokiak dira. Ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, garraio...
[+ info]Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
Antolamendu xehatuko planak
- UA10A Leruntxiki-Morterikako Plan Partziala
- Arriaga I eremuaren 2EUren Hiri Antolamenduko Plan Berezia
- Institutoko Hiri Antolamenduko Plan Berezia
- 9 F Alkorta sektorearen Plan Partziala
- Urruzunoko Plan Partziala (4B Urruzuno 2 eta 3)
- Azkue auzoko azpiestazio elektrikoaren Plan Berezia
- Karakateko Landa Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia
- Santa Klara, 19ko Plan Berezia
Irisgarritasun Plana
Hiri Mugikortasun Jasangarirako Plana
Tramitatzen ari diren planak