Berdintasun Sailaren helburu nagusia jendarte eredu justuago eta parekideago bat eraikitzea da. Helburu hori lortzeko Udaletik berdintasun politika publikoak diseinatu eta garatzen ditugu.
Bi norabideetan lan egiten dugu. Batetik udal barrura begira, sail guztietan genero ikuspegia txertatzeko urratsak egiten dihardugu. Honela, Udaleko sail guztietan garatzen diren politikek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren bidean eragin positiboa izan dezaten.
Bestetik jendartean eragin nahi dugu, jendarteko arlo guztietan emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta desoreka egoerak identifikatu eta zuzentzeko programa, plan eta proiektuak bultzatzen ditugu. Horretarako topaleku bikaina bihurtu zaigu Lila, herriko Emakumeen Etxea, herritar guztientzat irekitako gunea.
Jendarteko arlo guztietan emakumeek bizi duten zapalkuntza egoera ezberdinak identifikatzeko tresnak eskaini, eta jabetze prozesuen bitartez emakumeak subjektu aktibo bihurtu nahi ditugu.(kulturan, ekonomian, politikan, hezkuntzan, osasunean, familian, e.a.)
Eskaintzen diren zerbitzuak:
- LILA Elgoibarko Emakumeen Etxeak erreferentziazko gunea izan nahi du emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako; eta halaber, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, hau da, feminismoaren alde borrokatzeko gunea.
- Lilako Mahaia: Lilako Mahaia emakumeen parte hartzerako gunea da. Bertan berdintasun politiketan eragin nahi duten norbanako eta taldeetako ordezkariek hartu dezakete parte. Bere helburua Lilako berdintasun politiken norabidea hausnartzea da. Hilero elkartzen da, hileko hirugarren asteazkenetan 16:30ean Lilan.
- Indarkeria matxistaren prebentziorako programak sustatzeko herriko ikastetxeentzako dirulaguntzak.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako berariazko programak burutzeko herriko elkarteentzako dirulaguntzak.
- Herritarrei eta gizarte eragileei zuzendutako informazio eta orientazio zerbitzua, bereziki emakumeei zuzendua. Berdintasunaren inguruko baliabide eta programen inguruko informazioa eta aholkularitza.
- Emakumeen eskubideen inguruko informazioa eta diskriminazio anitza bizi duten emakumeen oinarrizko gizarte eskubideak bermatzeko baliabideak eskaintzea.
- Emakumeen parte-hartzea eta elkarlanerako bideak jorratzea eta finkatzea.
- Herritarrei eta gizarte eragileei zuzendutako ekintzak sustatzea eta parte-hartzea bultzatzea (martxoaren 8a, azaroaren 25a, maiatzaren 17a, ekainaren 28a etab.).
Lotutako berriak:
Elgoibarko Udalak herritarren elkartasuna eskertu du eta Valentziako Erkidegorako material bilketa amaitutzat eman du
Elgoibarrek ikerketa soziolinguistiko berri bat bultzatu du herrian euskararen erabilera aztertzeko
Informazio interesgarria:
- Elgoibarko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana 2016-2019
- Elgoibarko Emakume eta gizonen berdintasunerako Elgoibarko II. Plana 2013-2015
- Elgoibarko Udalaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Plana 2008 – 2011
- Elgoibarko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana 2020-23
- Indarkeriaren kontrako arreta hobetzeko protokoloa
- III. planaren diagnosia (2019)
- Lilako parte-hartze prozesua
- Lilako erabilera arautegia
- Lilako mahaiaren araudia
- Erantzun publikorako lurralde protokoloa
- Emakumearen Euskal Erakunde
- Emakumeen Institutua (IM)