2024ko Danborradako kartela diseinatzeko lehiaketako deialdia, zabalik

  • Proposamenak Aita Agirre kulturgunean entregatu beharko dira, Kultura Sailean, 2024ko apirilaren 22ko 13:00ak baino lehen.
  • Danborrada maiatzaren 25ean izango da, 23: 00etan.

Elgoibarko Danborrada Atabal Elkarteak, Elgoibarko Udalaren babesarekin, 2024ko Elgoibarko Danborrada irudikatuko duen kartela diseinatzeko lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa hau 18 urtetik gorako interesdun guztientzat irekita dago, beren talentua eta sormena erakutsi nahi dutenentzat. Danborrada maiatzaren 25ean izango da, 23:00etan.

Lehiaketaren oinarriak

  • Parte-hartzea: 18 urtetik gorako pertsona orok har dezake parte.
  • Teknika eta aurkezpena: Parte-hartzaileek nahiago duten teknika erabili ahal izango dute (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, etab.) eta lanak euskarri gogor batean aurkeztu beharko dira, A2 tamaina edo honen proportzioak errespetatuz.
  • Saria: hirurehun euroko (300€) saria emango zaio kartel irabazleari.
  • Banaketa: Proposamenak Aita Agirre kulturgunean entregatu beharko dira, Kultura Sailean, 2024ko apirilaren 22ko 13:00ak baino lehen.
  • Aurkezpen anonimoa: Lanak sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lanaren leloarekin identifikatuta, eta egilearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia dituen gutun-azal itxi batekin batera. Gutun-azalean lanaren leloa jarriko da. 
  • Lanak kentzea: Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakiaren ondorengo hogeita hamar egunen barruan jaso ahal izango dira. Epe hori igarotakoan, ulertuko da egileek beren jabetzari uko egiten diotela, eta erakundeak, egileari inongo eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahalko du. 
  • Obra irabazlearen gaineko eskubideak: Kartel irabazlea erakundearen jabetzan geratuko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubide guztiak gordeko dira.
  • Epaimahaiaren erabakia: Erabakia behin betikoa eta apelaezina izango da, eta saria banatu gabe gera daiteke. Erabakia hartuko den egun behrean jakingo da epaimahia nork osatuko duen. Emaimahiak argituko ditu oinarri hauen inguruan sor daitezkeen zalantzak. 

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri horiek erabat onartzen direla.

Elgoibarko Udalak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, aukera paregabea baita komunitate artistikoak bere trebetasuna eta sormena erakusteko eta, aldi berean, tokiko tradizioen ospakizunetan aktiboki parte hartzeko.