iluminacion navideña

  • Guztira 153 estruktura ezberdin jarri dira herrian zehar. Urtarrilaren 7a bitarte piztuko dira gabon argiak, arratsaldeko 17:30etatik 23:00etara. 

  • Ipini den argiteria guztia eraginkorra da, energia kontsumo baxukoa eta ingurumenarekin jasangarria. 

 

Abenduaren 3an iritsiko dira eguberriak Elgoibarra, gabon argien piztuerarekin bat. Horren bidez, Udalak, kaleak bizitu, herritarrak gabon giroan murgildu eta merkataritza eta ostalaritza laguntzea du helburu. 

 

Urtarrilaren 7a bitarte piztuko dira gabon argiak, arratsaldeko 17:30etatik 23:00etara. Ipini den argiteria guztia eraginkorra da, energia kontsumo baxukoa eta ingurumenarekin jasangarria. 

Guztira 153 estruktura ezberdin jarri dira herrian zehar:

Urtero moduan, gabon argiak Elgoibarko ohiko puntuetan piztuko dira, Kasko Historikoan (Santa Ana, San Bartolome, Errosario, San Frantzisko, San Ignazio, Antonio Arrillaga, Pedro Miguel Urruzuno eta Pedro Muguruza kaleetan), eraikin publiko konkretuetan, Udaletxea, San Bartolome eliza, Adinekoen Egoitza, Merkatu Plaza edota Kultur Etxea besteak beste. Anbulatorioko lorategia, Giza Eskubideen parkea, Santa Klarako komentua eta Santa Anako biribilgunea ere argiztatutako dira. Argiak beraz, auzo desberdinetara iritsiko dira, Sigma, Altzola, San Roke, Uranzandi, Kurutzelaegi eta Erritxindi besteak beste.

Aurten, berrikuntza eran, Basarte parkeko zuhaitzak argiztatu dira, Kurutzelaegi auzoan argiteria apaindu da, Erretxindin eguberrietako izar eta apaingarri argitsuak ezarri dira, Altzolan ere zuhaitzak apaindu dira, Sigmako frontoiak ZORIONAK argitsua ezarri da, Urazandi, Trenbiden, San Pedro eta Pedro Mugurutzan izar eta apaingarri argitsuak ezarri dira eta San Roken zuhaitzak argiztatu dira.