bidea
ur kanalizazioa
  • 2021erako aurreikusitako landa bideetako asfaltatze lanak amaitu ditu Udalak.

  • Aurrera eraman diren lanek Elgoibar herri irisgarriagoa bihurtzea izan dute helburu, elgoibartarrei herri atsegin eta zaindua eskaintzeko eta landa eremua herriaren erdigunearekin lotzeko. 

Elgoibarko Udalak amaitu ditu 2021ean landa bideak asfaltzeko aurreikusitako lanak. Aurrekontuetan landa eremuko lanei bideratutako partidatik, 180.000 euroko inbertsioa egin du Udalak aurten landa bideak konpontzeko eta Elgoibar irisgarriagoa bihurtzeko.

Lanen helburua izan da Elgoibar irisgarriagoa egitea eta elgoibartarrei herri atsegin eta zaindua eskaintzea, herria egoera onean mantentzeko eta landa eremua herriaren erdigunearekin lotzeko. Datorren urtean ere, herria hobetzen eta Elgoibarko bideak egoera onean mantentzeko urratsak ematen jarraituko du Udalak.

 

Landa bideak konpontzea, irisgarritasuna bermatzeko

Herriko hiru auzoetan egin dira asfaltatze lanak: San Pedron, Urruzuno auzoan eta San Migel auzoan. 

San Pedron Legardako bideak asfaltatzeko lanak egin dira eta bertako hormaren hormigoia konpondu da. Guztira 30.560,92 euroko aurrekontua izan dute lanek. Urruzuno auzoan, aldiz, Urruzuno Berrin eta Azkarate baserriaren inguruko bideak konpondu dira, 20.048,66 euroko inbertsioarekin. Azkenik, San Migel auzoan, Bertoson eta O.A Nagusia baserri inguruan egin dira afaltatze lanak, guztira 75.451,50 euroko aurrekontuarekin.

Asfaltatze lan horiez gain, beste hainbat hobekuntza ere gauzatu dira landa inguruetan: hainbat bide konpondu dira hormigoiarekin, postontzi berriak ipini dira eta babes-hesiak jarri dira Idotorbe, Urruzuno eta Sallobente auzoetan.