poster bizi-bizixa

  • Merkatariek izena emateko epea urriaren 20a bitarte egongo da zabalik. www.elgoibar.eus -en egin behar da eskaera. 

  • Udalak 30.000 euro inbertituko ditu, eta 3.000 merkataritza-bonu egongo dira eskuragarri. Merkataritza establezimenduetan bertan erosi ahal izango dira, erosketa egiterako unean bertan, edo aurrez. Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke. Azaroaren hasieran jarriko da abian kanpaina. 

Elgoibarko Udalak, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko helburuarekin, eta, bereziki, Covid-19aren pandemiak sektorean izan duen eraginaren aurrean, bonuen beste kanpaina bat jarriko du abian azaro hasieran: ‘Elgoibar Bizi-bizixa’ udazkeneko kanpaina. 

 

Merkatariek izena emateko epea urriaren 20a bitarte zabalik

Jarduera ekonomikoek urriaren 20a bitarteko epea izango dute izena emateko aukera. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren www.elgoibar.eus web atarian, egoitza elektronikoaren bitartez. Horretarako, dirulaguntzen atarira sartu, eta xede honetarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabili beharko da. 

 

Herritarrentzako bonu komertzialen bosgarren kanpaina

Kanpaina hau, Udalak herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarri duen lerro estrategikoaren baitan txertatzen da: Elgoibarko enpresetan, norberaren kontura diharduten langileen edo autonomoen galera ekonomikoko egoera arintzea du jomuga Udalak; izan ere, Covid-19aren pandemiaren ondorioz sortu den testuinguruan, haien jarduera nabarmen kaltetu da Covid-19ak eragin duen osasun krisia kudeatzeko hartu diren neurrien, eta halaber, haien jarduera egiteko ezarri diren baldintzen ondorioz. Aldi berean, kanpaina honen bidez, elgoibartarren familia-ekonomiari lagunduko zaio. 

Herritarrentzako bonu komertzialen bosgarren kanpaina da oraingoa, eta bonuak merkataritza saltokietan erabili ahal izango dira. Berriro ere, merkataritza eta zerbitzu establezimenduak hauspotzea da xedea, baita herrian kontsumitzeko eta tokiko saltokiak babesten jarraitzeko kontzientzia piztea ere.

 

30.000 euroko inbertsioa, herritarrek %30eko deskontua erosketetan

Udazkeneko kontsumo bonuen kanpaina honetan, Udalak 30.000 euro inbertituko ditu, eta 3.000 merkataritza-bonu izango dira. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan. 

Herritarrek, bonuak, establezimenduetan erosi behar dituzte. Erosketa egiterako unean bertan, edota aurrez. 

Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke. 

  • 5 euroko balioa duten erosketak: Udalak 1,5 euroko dirulaguntza emango du. 
  • 10 euroko balioa duten erosketak: Udalak 3 euroko dirulaguntza emango du. 
  • 20 euroko balioa duten erosketak: Udalak 6 euroko dirulaguntza emango du. 
  • 30 euroko balioa duten erosketak: Udalak 9 euroko dirulaguntza emango du.

Merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira. Farmaziak, estankoak, gasolindegiak, apustuak egiteko establezimenduak, elikagaien saltokiak, azalera handietako saltokiak edo azalera handiak ez dira deialdi honetan sartuko. 15 langiletik gorako enpresak ere ez dira sartuta egongo. 

2021eko bigarren deialdi honi dagozkion 3.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira deialdi honi atxikitako establezimendu guztien artean.