Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 2024ko udako kirol udalekuetan izena emateko epea irekiko du apirilaren 29an

Haurrei eta gazteei udako oporretan kirola egiteko aukera ematen dien kirol udalekuak antolatu ditu Udalaren Kirol Patronatuak. Kirol udalekuetan izena emateko epea apirilaren 29tik ekainaren 3ra arte egongo da zabalik. Interesatuek Olaizaga kiroldegian edo olaizagaharrera@hotmail.es helbidean eman dezakete izena.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, 2012 eta 2017 artean jaiotako haurrek (biak barne) hainbat kirol egin ahal izango dituzte (hala anola, eskalada, atletismoa, mendiko bizikleta, futbola, eskubaloia, herri-kirolak, mendi-jokoak, tenisa eta patinajea). 2008-2011 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute. 

Udalekuak Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetako kirol instalazioetan, igerilekuetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste espazio batzuetan egingo dira. Udalekuak oso harrera ona izaten du urtero.

Patronatuko bazkideek 109,00 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 119,75 euro.