Establezimendua identifikatzeko errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzen duenari kostuaren % 50eko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Udalak, xede bakoitzerako gehienezko kopurua 200 eurokoa izanik. Horretarako, beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea, eta hau Euskara Zerbitzuak ziurtatu beharko du. Errotuluen kasuan, izena edo izen-abizenak soilik agertzen badira, Udalak ez du dirulaguntzarik emango.

Udaleko Euskara Batzordeak, dirulaguntza hauen bidez, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzera animatu nahi ditu herritarrak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 29a izango da, eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen (Santa Ana kalea 2, behea), edo telematikoki, Udalaren webguneko Herritarren Atarian.

Zalantzarik izanez gero, edota testua euskaraz jartzeko laguntzarik nahi izanez gero, deitu Udalaren Euskara Zerbitzura 943 744366 telefonora edo mezu bat bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.