• Birgaitze lanak lizitazio fasean daude orain eta zehazki San Roken,  26 zenbakitik Juan Mugertza 3ra doan tartea, eta Trenbide kalean, San Ignazio 4 eta Ubitate 3 peoren ondoan dagoen espaloia dira Udalak berrituko dituenak. Oinarrizko lizitazio prezioa 111.177,52 eurokoa da (BEZ kanpo).

  • Lan horiek Irisgarritasun Planean hautemandako beharrei erantzuten diete; horretarako, aipatu tarteetako espaloiak zabalduko dira, Elgoibarko irisgarritasuna hobetu, oinezkoei lehentasuna eman eta herritarrei espazio atsegin, irisgarri eta seguruagoak eskaintzeko helburuz.

Herriko irisgarritasuna hobetzea eta elgoibartar guztiei egokitutako espazio atsegin, irisgarri eta seguruak eskaintzea Elgoibarko Udalaren lan ardatz nagusietako bat da.

Horri jarraiki, hainbat lan eta proiektu burutu ditu dagoeneko; horien artean Udalbusa, Arriaga eremuko urbanizazio lanak edota Urazandiko igogailua dira nagusienak. Era berean, San Rokeko igogailuaren eraikuntza lanak ere martxan jarri ditu eta urte amaierarako Errotaberriko igogailuari ekitea aurreikusi du.

Zerrenda horri, halaber, San Roke eta Trenbide kaleen birgaitze lanak gehitu behar zaizkio oraingoan. Izan ere, aipatu lanak lizitaziora atera berri ditu Udalak, oinarrizko 111.117,52 euroko aurrekontuarekin (BEZ kanpo).

Aurreikuspenei jarraiki, lanak bi hilabeteko iraupena izango dute eta datozen hilabeteotan burutzea da Udalaren asmoa.

Aipatu kaleen birgaitzeak Irisgarritasun Planean hautemandako beharrei erantzuten diete eta zehazki 124, 125 eta 139 tarteak dira berrituko dituenak:  San Roken,  26 zenbakitik Juan Mugertza 3ra doan tartea da, eta Trenbide kalean, San Ignazio 4 eta Ubitate 3 ondoan dagoen espaloia da. 

Horretarako bertako espaloiak konpondu eta zabalduko dira, Elgoibarko irisgarritasuna hobetu, oinezkoei lehentasuna eman eta herritarrei espazio atsegin, irisgarri eta seguruagoak eskaintzeko helburuz.