Laburbira kartela

  • Herriko Antzokian izango da, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. 

  • Helburua euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea da.

  • Aurtengo edizioan zortzi film labur ikusgai izango dira.

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Euskatzaleen Topaguneak abian jarritako Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz eta ikusleei sortutako zineaz gozaraztea ezohiko egoera honetan ere.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrek herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu. 

Elgoibarko Udalak Ongarri zine elkartearekin elkarlanean antolatutako Laburbira saioa izango da maiatzaren 5ean, asteazkena, 19:00etan, Herriko Antzokian, eta sarrera doan izango da.

XVIII. Laburbira: aukeratutako 8 film laburrak

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Zuzendari hasiberri eta amateurrak, 2019tik hona, ekoitzitako lanak aurkezten dizkizuegu.

Hauetariko batzuk, 2019-2020 bitartean, Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira, eta beste batzuk, laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA eta Kameratoia. 

Hauek izango dira XVIII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten ikus-entzunezko 8 laburmetraiak:

  1. GAME OVER. Ilune Diaz 
    Familia bat talka autoetan dabil dibertitzen.., jokoa borroka bilakatu arte.

  2. NIGANDIK. Imanol G. Gurrutxaga
    Aitziberren aitak hirira bidaiatzen du egunero, eraberritzen ari diren bere haurtzaroko etxea babestu nahian. Egoera honek, bere osasun arazoekin batera, ordurarte espresatzera ausartu ez den kezka eta beldurrak kanporatuko ditu.

  3. ATERPEAN ATERI . Ruben Crespo
    Covid 19ren osasun-krisia dela eta konfinamendua dekretatu ondoren, Mikelek monotonia behartuan murgilduta bizi du eguna. Baina garai hobeen oroitzapenak eta abentura berrien ilusioak ezohiko egoerari aurre egiteko behar den indarra emango diote.

  4. ILUNABARREAN ESAN. Xabier Vallina
    2002 urtea da Iruñean eta ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko antolakunde horretako kidea da Jonekin batera, bere lagunik onena. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desioak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat.

  5. NIRE EGUNEROKO MAITEA. Ximun Fuchs, Eñaut Castagnet, Manex Fuchs
    2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa, gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

  6. BABARRUN TXAPELKETA. Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna
    Aurtengo munduko babarrun txapelketa Gasteizen ospatzen da eta hainbat berezitasun ditu.

  7. DATSEGIT. Aitor Arruti Agirreurreta
    Datsegit-eko protagonista gela batean aurkitzen da. Bapatean ihes egitea erabaki, baina zerbaitek jatorrizko etxera lotuta mantenduko du. Ihesaldiak, atzean utzi nahi duena zer den eta zeren bila dabilen ezagutzera garamatza.

  8. AGUR.Spookypheria Productions Iñigo Acha
    16. Kameratoiaren lan irabazlea da Agur laburmetraia. Txikitako lagunaren heriotz misteriotsua ikertzeko asmoarekin bueltatzen da bere jaioterrira protagonista. Nola hil zen? Zer gertatu zen?