• Izen ematea apirilaren 6tik 16ra burutu behar da. Ikastaroak maiatzaren 3an hasiko dira eta astean saio bakarra izango da. Aforoen murrizketengatik Igeriketa Eskolako Taldeek soilik eman dezakete izena. 

Igeriketa Eskola berriz ere abian jarriko du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Izen emate epea apirilaren 6tik 16ra izango da eta ikastaroak maiatzaren 3an hasiko dira.

Igeriketa Eskolako taldeak bakarrik izango dute aukera izena emateko. Hau da, pasa den urteko martxoan ikastaroak bertan behera gelditu zirenean Igeriketa Eskolako 1, 2, 3, 4 eta 5 mailako mailetan zeudenak. Guztira 7 talde zeuden. Plazarik libre gelditzen bada, apirilaren 19an Izurde eta Marrazo mailei  irekiko zaie aukera.

Izen ematea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bitartez egin behar da. Ikastaroei buruzko edozein informazio telefonoz edo Olaizaga Kiroldegiko Harreran ere eskura daiteke. 

Astean saio bakarra izango da. Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira saioak. Ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango da, ordu bakoitzean talde bat, hau da, kale bakarra okupatuko da. 

Izen ematearen arabera taldeak osatzen joango gara eta ordutegiak banatuko ditugu. Apirilaren 20tik aurrera jakinaraziko dira ordu zehatzak.

6 ikasleko taldeak izango dira eta 50 minutuko saioak. Zozketa egingo da talde bakoitzeko plazak banatzeko. 

Udal Kirol Patronatuak nabarmendu duenez, segurtasun eta prebentzio neurri oro beteko da.