Errotaberriko eskilara mekanikoak

  • Udalaren aurreikuspena da igogailuaren proiektuaren idazketa 2021eko apirilean abiatzea eta obren exekuzioari 2022 hasieran ekitea, 5-6 hilabete inguruko iraupenarekin. Bitarte horretan, Errotaberriko irisgarritasuna autobus-zerbitzuarekin bermatuko du Udalak.

  • Udalerriko auzo guztietako irisgarritasuna hobetu eta bermatzeko Udal elgoibartarraren estrategiaren barnean kokatzen da proiektua.

Elgoibarko Udalak Errotaberriko eskilara mekanikoak kendu eta igogailu bat ezarriko du bizilagunen irisgarritasuna bermatzeko. 2019-23 Legealdi Planean jasotako proiektua da, 2022rako aurreikusia, baina auzoko eskilara mekanikoak ematen ari diren arazo teknikoen aurrean, proiektua 2021eko lehen seihilekoan jarriko du abian Udal Gobernuak.

Pasa den martxoaren 14az geroztik eskilarak itxita daude matxura bat dela eta. Teknikariek azaldu dutenez, osagai mekanikoen aldez aurreko eragina eta horien narriaduraren bilakaera direla eta, eskaileraren erabiltzaileen segurtasuna ezin da %100 bermatu. 17 urte dituzte eskilarek. Eskaileraren egoera orokorra, antzinatasuna eta ordezko piezak zaharkituta daudela kontuan hartuta, ezin da ziurtatu behar bezalako funtzionamendua. Teknikariek azaldu dutenez, eskailera mekanikoak higadura-egoera handia eta bizitza baliagarriaren amaiera-zantzuak ditu.

Horren aurrean, Udalak, elgoibartarren segurtasuna eta ongizatearen bermea lehenetsiz, Errotaberriko eskilara mekanikoak itxi eta kenduko ditu. Auzotarren irisgarritasuna bermatzeko igogailu bat eraikiko da. Udalaren aurreikuspena da igogailuaren proiektuaren idazketa 2021eko apirilean abiatzea eta obren exekuzioa 2022 hasieran ekitea, 5-6 hilabete inguruko iraupenarekin.

Bitarte horretan, Errotaberriko irisgarritasuna autobus-zerbitzuarekin bermatuko du Udalak, igogailu berria ezarri artean.

Udalerriko auzo guztietako irisgarritasuna hobetu eta bermatzeko Udal elgoibartarraren estrategiaren barnean kokatzen da proiektua. Urazandi auzoko irisgarritasun lanei jarraiki, zeinak apirilean amaituko diren, Arreiture-Erretsundin edota landa auzoetan burutuko diren lanekin seinergian doa, edota Kin-Kongeko zubiaren proiektuarekin bat.