Jardunaldiak iragartzeko kartela

  • Martxoaren 23 eta 26an izango dira saioak, birtualak izango dira eta izena eman behar da. 

 

Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek TicketBAI nahitaez ezarri beharko dutenez, Gipuzkoako garapen agentziek bi jardunaldi informatibo antolatzea erabaki dute, kaltetutako enpresek eta software garatzaileek sistema berri honen berri izan dezaten.

 

Jardunaldiak Foru Aldundiko Ogasun Departamentuaren laguntzarekin garatuko dira, eta TicketBAI-ren inguruko informazioa eta prestakuntza ematea dute helburu, hau, urtarrilaren 1ean Gipuzkoako 54.000 zergadunentzat nahitaez indarrean jarriko den fakturen kontrol digitalerako sistema delarik. 

Martxoaren 23 eta 26an izango dira saioak, birtualak izango dira eta izena eman behar da.

IZEN EMATEA: https://labur.eus/xCAf3