Iazko ikastaro bat

  • Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta on-line).

 

Hona hemen UEUk 2021eko udaberrirako prestatu duen eskaintza:

Otsaileko ikastaroak: 

  • Moodle-ko galde-sortak sakonki. (online) info+
  • Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz. (online) info+
  • Zarenarekin bat, ahalduntze ikastaroa.  info+
  • Hitz Adina Mintzo zikloa: Mankanyera info+

 Martxoko ikastaroak: 

  • Gure eskola hezkidetzen. (online) info+
  • Taldeak eta eraldaketa: bidelaguntza ezagutzen. (aurrez aurrekoa) info+
  • Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna.  (aurrez aurrekoa) info+
  • Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak. (aurrez aurrekoa) info+

Ikusi hemen martxotik aurrera aukeran izango dira ikastaroak: 2021 

Dagoeneko irekita dago matrikulazioa, eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak eskainiko dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) burutu daiteke.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 74 43 66 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).