neguko oporraldia iragartzeko kartela

 
Neguko oporraldia dela eta Elgoibarko udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra luzatuko den haurrentzako aisia eskaintza antolatu dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenek azaroaren 23tik abenduaren 4ra eman ahal izango dute izena www.elgoibarkoizarra.eus web gunean Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan.

Herriko haur guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin Udalak dirulaguntzak emango ditu. Honakoak izango dira onuradunak:
  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak. Kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek. Kuotaren % 30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta  edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek. Kuotaren %70.
Eskaerak abenduaren 15a baino lehen egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo  udaleko egoitza elektronikoan.