Itzulia Women lasterketaren lehen etaparen helmuga aurkeztu da Elgoibarren

• Elgoibar Itzulia Women lasterketako helmuga gisa estreinatuko da

Itzulia Women 2024 lasterketaren lehen etaparen amaieraren xehetasunak gaur aurkeztu dira Elgoibarren. Ekitaldia Elgoibarreko udaletxean egin da, eta bertan izan dira Maialen Gurrutxaga Elgoibarreko alkatea eta Alaitz Biritxinaga Itzulia Women lasterketako zuzendaria. Helmuga honek Elgoibarren bertan zein Itzulia Women lasterketan izan dezakeen eraginaren inguruko balorazioak partekatu dituzte.

Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak azpimarratu du “Women Itzulia Elgoibarrera iristear dago, eta gure udalerriarentzat harrotasun eta alaitasun unea da. Genero-berdintasunarekin eta kirolaren bidezko ahalduntzearekin dugun konpromiso irmoa islatzen du. Ekitaldi honek argi erakusten du nola tokiko politikatik aldaketa handiak sustatu ditzakegun eta emakumeek arlo guztietan duten rola nabarmendu, lehia handiko kirola barne. Pozik gaudeplataforma bat eskaintzeaz, non kirol espiritua eta txirrindularitzarekiko grina Elgoibarren aztarna ezabaezina utziko duen ospakizun batean batuko diren.

Harro gaude mugimendu horren parte izateaz eta gure hiria gizarte inklusiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten balioak sustatzeko agertoki gisa izateaz. Herritar guztiak gonbidatzen ditut txirrindulariak animatzera eta herriko eragile eta elkarteekin batera antolatu ditugun jarduera guztietan parte hartzera”.

Alaitz Biritxinagak ekitaldian azaldu duenez, «oso pozik gaude Elgoibar Itzulia Women proiektuaren parte bihurtu delako. Lasterketa gaztea da, baina asko eta arin hazten ari da. Azken urteetan ikusi dugun moduan, munduko txirrindularirik onenak etorriko dira, eta irabaztera datoz. Horrek bihurtzen du Itzulia Women nazioarteko egutegiko erreferente».

Lasterketa maiatzaren 10ean iritsiko da Elgoibarrera, eta helmugara iristen den lehen lehiakidea Itzulia Women 2024ko maillot horia jantziko duen lehena izango da. Edizio honetako etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duena izango da. Mendate puntuagarriak hiru baino ez dira izango, baina igoera eta jaitsiera ugari izango ditu. Egun aproposa izango da Olaetako
mendatean bertan edo horren aurretik ihesa jotzeko. Azken kilometroek etengabe egingo dute gora sasiordeka jarraitu batean, harik eta Elgoibarren helmugara iritsi arte.