Eusko Jaurlaritzak onartutako azkeneko dekretua dela eta, Elgoibarko Udalak hainbat aldaketa egin behar izan ditu kultur programazioan eta agendan agertzen ziren ekitaldietan.

Alde batetik, azaroaren 26an Taupadak antzeztekoa zuen “Dramatitragoak” bertan behera gelditu da.

Bestalde, Santa Zeziliako programazioan ere honako aldaketak egingo dira:

  • Azaroak 23: Talde instrumentalen kontzertua Musika Eskolako Auditorioan egingo da, publikorik gabe. Emanaldia streaming bidez eskainiko da eta 19:00etan hasiko da.
  • Abenduak 1 eta 2:  Koroaren kontzertuak Herriko Antzokian egingo dira, publikorik gabe. Emanaldiak streaming bidez eskainiko dira eta 19:00etan hasiko dira.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren programazioari dagokionez, hauek izango dira aldaketa nagusiak:

  • Azaroak 18: “Bernarda Albaren Etxea” antzezlana bertan behera gelditu da.
  • Azaroak 21: “Autodefentsa emakumeentzat” tailerra bertan behera gelditu da.
  • Azaroak 28: “Erradikalak ginen” antzerkia, Aita Agirre Kultur kafean egin beharrean, Aita Agirreko kulturgunean izango da.