stock feria kalegoen plazan

  • San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana itxiko dira. Txankakua Merkatarien Elkarteak Maalan antolatu ohi duen Stock Feriaren ordezko jarduera bat da, Covid-19k sortutako osasun-krisia dela eta, ezin baita ohiko formatuan ospatu pilaketak saihesteko.
  • Kaleko Azoka saltokiak kalera ateratzean datza herriko ekonomia suspertu, erosketak sustatu eta erdigunea dinamizatzeko xedez.

 

 

Txankakua Merkatarien Elkarteak egingo duen Kaleko Azoka dela eta Elgoibarko Udalak herrigune historikoko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) motordun ibilgailuentzat itxiko ditu urriaren 2an eta 3an. Ontziratu gabeko produktu galkorrak, baita banketxeetako, farmazietako eta bitxitegietako hornitzaileak ere izango dira kontuan.

Kaleko Azoka Maalan antolatu ohi den Stock Feriaren ordezko jarduera bat da; izan ere, Covid-19ak sortu duen osasun krisiaren ondorioz, eta beharrezkoak ez diren pilaketak saihesteko, ezin da feria hori bere jatorrizko formatuan egin. Ekimena saltokiak kalera ateratzean datza, hain zuzen ere, denda bakoitzak, bere produktuak establezimenduaren aurrealdean jartzean, eta horretarako, herri bidearen zati bat okupatzen da.

Elgoibarko Udalak herriko ekonomia suspertzeko abian jarri duen txoke planaren ildotik doan ekintza hau erosketak sustatu eta udalerriaren erdigunea dinamizatzea du xede, merkataritzako ordutegiaren barruan, erakargarriagoa eta atseginagoa izango den gune bat lortuz. Gauzak horrela, Kaleko Azoka arrakastatsua, eta bidenabar, onuragarria izan dadin, ezinbestekoa izango da saltokien laguntza, beraz, Udalak dendari guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu, euren denda kalera ateraz eta produktuak ezagutzera emanez. Herritarrak ere tokiko komertzioetan kontsumitzera animatzen ditu.