Marrazki lehiaketa Egilea Manar Ahdadou Ahyayouch
Argazkia 2020ko egutegia
 
  • Euskara eta Berdintasun Sailek antolatuta, lehiaketaren helburua herriko haurrei gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren balioak transmititzea da.
  • Elgoibarko LHko 5.mailako ikasleei dago zuzenduta. Ikastetxea bera arduratuko beharko da lan guztiak Aita Agirrera eramateaz urriaren 9ra arte.
  • Era berean, Udalak gogorarazten du oraindik martxan dela Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2021eko egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Lanen gaia IRUDI BAT BAZTERKERIATIK BERDINTASUNERA da. Argazkiak aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 8a, osteguna, izango da. Aita Agirre kulturgunean edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
  • MARRAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK
  • ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK 

Elgoiarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek, herriko ikastetxeekin elkarlanean, datorren urteko egutegia osatzeko haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute. Ekimena Elgoibarko LHko 5.mailako ikasleei dago zuzenduta eta herriko haurrei gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren balioak transmititzea du helburu, horixe izanik lanen gaia. Etapa horretan, genero-desberdintasunak sortzen dituten mito eta uste okerrak hautsi daitezke, eta oraingoan, marrazki bidez berdintasuna irudikatzea eskatzen zaie.

Ikastetxeak arduratuko dira lan guztiak Aita Agirrera (Euskara edo Berdintasun Sailera) ekartzeaz urriaren 9an. (azken eguna). Ikasle bakoitzeko marrazki bakarra aurkeztuko da eta marrazkiarekin batera, beste orri txiki batean, egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbaki bat, eskolaren izena, eta marraztutakoaren azalpen txiki bat (herriko zein leku, irudi…den) jarri beharko da.

Udalak hamabi marrazki (Ikastolakoak 6 eta Herri Eskolakoak beste 6) aukeratuko ditu egutegian jartzeko eta marrazki horien egileak sarituko ditu. Sariak egutegia aurkezten den egun berean banatuko dira. Ezinbestekoa izango da saritua edo ordezkoren bat bertaratzea sari banaketa egunean. (Lehiaketaren baldintzei buruzko informazio gehiago OINARRIETAN)

Zabalik da urriaren 8ra arte 2021eko egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Era berean, Udalak gogorarazten du oraindik zabalik dagoela Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2021eko egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Interesdunek urriaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak eta errespetatu beharko duten gaia IRUDI BAT BAZTERKERIATIK BERDINTASUNERA izango da

Ez dira onartuko argazkiak herriko zein lekutan eta noiz atera diren aditzera ematen ez bada. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik gorako pertsonek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazkiak horizontalak izan beharko dira eta JPG formatuan aurkeztu beharko dira.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aita Agirre kulturgunean CD batean (Euskara edo Berdintasun Saila) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan aurkeztu beharko dituzte lanak. (Lehiaketaren baldintzei buruzko informazio gehiago OINARRIETAN)

Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Umeen marrazki lehiaketan bezala, sarien banaketa egutegia aurkezten den egun berean egingo da. Saridunak edo haren ordezkariak sari-banaketan egon beharko du.