kardio aretoa

  • Neurri berriak datorren astelehenean hasiko dira aplikatzen. Besteak beste, igerilekuetako eta muskulazio zein kardio geletako edukierak handitu egingo dira eta futbol zelaiko eta igerilekuetako aldagelak erabilgai izango dira.

Alarma egoeraren amaierarekin eta normaltasun berrian sartzearekin batera, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Mintxetako instalazioen segurtasun eta higiene neurrien protokoloa egokitzea erabaki du. Aldaketak datorren astelehenetik, ekainaren 22tik aurrera jarriko dira martxan, eta honako hauek izango dira:

  • Igerilekuetako aforoa: handian 75 pertsonatik 100 pertsonara eta txikian 15 pertsonatik 30 pertsonara pasako da. Gogorarazten jarraituko da 1,5 metroko segurtasun distantzia mantendu behar dela. Era honetan suposatzen da aforoa gutxitan gaindituko dela eta fitxen sistema ez dela beharrezkoa izango.

  • Adin txikikoen sarrera: 14 urtetik gorakoek, bakarrik, heldu baten laguntzarik gabe, sar daitezke igerilekuetara. Limitazio hori kendu egingo da eta betidanik arautegian agertzen zen adina (10 urte) jarriko da. Beraz, beti egin izan den bezala, 10 urte izan beharko dute guraso edo heldu baten laguntzarik gabe sartu ahal izateko.

  • Muskulazio gelako eta kardio gelako aforoak 7 pertsonetatik 10 pertsonetara pasako dira. Orain arte aforo horrek ez du arazorik sortu baina malguagoak izatea posible da.

  • Futbol Zelaiko Aldagelen erabilera: Muskulazio eta kardio gelako, atletismo, padel eta tenis pistetako eta ikastaroetako erabiltzaileek (izerditu egiten dutenez), futbol zelaiko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte. Aforoa mugatua egongo da (7 pertsona aldagela bakoitzeko aldi berean) eta 4 aldagela erabili ahal izango dituzte (Neskak: 4. eta 6. aldagelak. Mutilak: 5. eta 7. aldagelak.). Garbiketa orduro egingo da.

  • Igerilekuko Aldagelen erabilera: Igerilekuko erabiltzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte. Baina dutxak oraindik ezin izango dira erabili, aglomerazioak ekiditeko helburuarekin.

Deseskalada amaitu da, baina ez murrizketen eta mugen amaiera; beraz, gainerako arauak eta neurriak (maskararen erabilera, sarrera-irteera norabideak, aforoak, desinfekzio neurriak, segurtasun neurriak, etab.) berdin mantenduko dira.