Umeak jolasten

  • Eskaintza bi hamabostalditan banatuko da, uztailaren 1etik 15era lehena eta 16tik 30era bigarrena.
  • Zabalik da, ekainaren 18ra arte, izena emateko aukera, lotura honetan

COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udako eskaintza ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisiarako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotako (HH5 eta LH6) haurrentzako aisia eskaintza izango da Elgoibarren, moldaketa batzuekin.

 

Elgoibarko Udalak, Ludoteka zerbitzuaren bidez, Elgoibarko Izarra, Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika Sailarekin elkarlanean, haurrentzako udako aisia eskaintza egokitua antolatu du, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 7an argitaratutako dekretuak, alarma egoeraren 3.fasea arautzen duenak, jarritako neurri murriztaileak jasotzen dituena.

 

Horrela, bi hamabostalditan banatutako eskaintza izango da, uztailaren 1etik 30era; uztailaren 1etik 15era lehena eta 16tik 30era bigarrena. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 13:00etara garatuko dira jarduerak.

Izen ematea ekainaren 18rako egin beharko da honako loturan:

Prezioa: 64 euro ( Ludotekako bazkideek eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 58 euro).

Segurtasun eta higiene neurriak eta protokoloak:

  • Haurrak 2 metroko distantzia ez dagoenean musukoa jantzi beharko dute. Egunero etxetik musukoa eraman behar dute.
  • Sukarra eta sintomak izan ote dituzten galdetuko zaie egunero guraso, tutore edo arduradunei.
  • Bakoitzak bere beharrezko materiala eramango du, ura barne.
  • Haurrek sarri garbituko dituzte eskuak.
  • Lanketa berezia egingo da itxialdiak eragin dituzten kalte emozionalak arintzeko.
  • Herriko lau ingurune zehaztuko dira haurrak elkartu eta jasotzeko, jende pilaketa ekiditeko.
  • 8 haurrez osatutako taldeak izango dira eta haur talde bakoitzak hezitzaile bera izango du egunero.
  • Eskaintza herrira mugatuko da eta ekintza guztiak Elgoibarren egingo dira.

Derrigorrezko higiene eta prebentzio neurrien dokumentua familien eskura jarriko da. Izen ematea egindakoan hauekin harremanetan jarriko gara parte hartzeko baldintzak sinatzeko dokumentua nola eta non bete behar diren azaltzeko.