Martxoaren erdialdean, koronabirusaren hedapena saihesteko asmoz, udal instalazioak eta bestelako espazio eta gune publiko eta pribatu ugari itxi egin behar izan ziren, horien artean gazteen lokalak.

Deseskalatzea faseak aurrera egin duen heinean hasieran hartutako neurri zorrotzak malgutuz doaz eta hala, atzotik, Elgoibarko gazteek beraien lokalak erabiltzeko aukera dute.

Udaltzaingoak kendu die zigilua lokalei, nolanahi ere, alarma egoera indarrean dirauen bitartean, arau jakin batzuk bete beharko dituzte. Elgoibarko Udala lokal hauek erabiltzen dituzten udalerriko gazteekin harremanetan jarri da bete beharreko arauak zeintzuk diren gogorarazteko.

  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
  • Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 10:00-23:00
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-22:00
  • Aforoa: gehienez 15 lagun. Betiere lokalaren gehienezko aforoa ez badu gainditzen.
  • Maskaren erabilera derrigorrezkoa da.
  • Eserita egon behar da eta bi metroko distantzia mantentzen.
  • Adin txikoek beraiei dagozkien arauak bete behar dituzte.
  • Garbitasunerako eta desinfekziorako neurriak hartu behar dituzte.

Edozein zalantza izanez gero, gazteak Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailarekin harremanetan jar daitezke, hurrengo bide hauen bidez:

  • Telefonoa: 943 74 10 50
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.