Jabekuntza taillerrak iragartzeko kartela

  • Elgoibarko Udaleko Berdintasun saila zerbitzuak birplanteatzen eta ikastaro guztiak moldatzen dihardu koronabirusak eragindako konfinamendu aldian saioak modu birtualean eskaini ahal izateko.
  • Hurrengo hitzordua, datorren maiatzaren 13an izango da, “Konfinamendua generoaren ikuspegitik” izeneko on line tailerra antolatu da. ZOOM webgunearen edo aplikazioaren bitartez parte hartu beharko da eta horretarako interesatuek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute lotura jasotzeko.
  • Saioa 16:00etatik 18:00etara izango da eta Loredi Salegik zuzenduko du, ele bietan. Alarma egoerak eragindako aldaketak generoaren ikuspegitik aztertuko dira.

 

 

Elgoibarko Udaleko Berdintasun saila bere zerbitzuak birplanteatzen ari da koronabirusak eragindako egoera berezi honetara. Emakumeen Jabetze Eskolako eskaintza pandemiak sortutako konfinamendu-aldira egokitzen ari da Udala. Alarma egoera ezarri aurreko normaltasun hura, esparru birtualera eraman nahi da, antolatutako tailer desberdinak internet bidez eskaintzen jarraitzeko helburuarekin.

“Alarma egoerak ekarri dizkigun aldaketak generoaren ikuspegitik aztertzen ari gara batez ere. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da emakumeen arteko sareak indartzea. Taldean, bakoitzaren esperientziak partekatuz eta aditu baten gidaritzapean, konfirmandu egoeran bizi ahal izan ditugun emozioak eta zergatiak aztertzea da saioen helburu nagusia”, azpimarratu dute Berdintasun sailetik.

Alarma egoera ezarri aurretik, Jabetze Eskolako hasierako saioak modu presentzialean egin ziren. On line eskainiko den lehenengo hitzordua, datorren maiatzaren 13an izango, “Konfinamendua Generoaren ikuspegitik” izeneko tailerrarekin. Saioa 16:00etatik 18:00etara izango da eta Loredi Salegik zuzenduko du, ele bietan. ZOOM webgunearen edo aplikazioaren bitartez parte hartu beharko da eta horretarako interesatuek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute saioan sartzeko lotura jasotzeko. Sarrera librea izango da. Berdintasun saileko arduradunen esanetan, laster beste saio batzuk iragarriko dira.