colcafyd logotipoa

  • COLCAFIDek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian herritarrei Kirol Heziketa Fisikoko profesionalak, alegia jarduera fisikoan eta ariketa fisikoan elkargokide diren profesionalak, eskura jartzeko asmoz, edozein herritarrek bere egoera eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza jasotzeko aukera izan dezan.
  • COLCAFIDek azpimarratzen du beharrezkoa dela tituludun eta elkargokide den profesional baten aholkularitza jarduera fisikoaren orientazio osasungarria eta egokia bermatzeko.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Profesionalak eskatzen du nerabeei eta hirugarren adinekoei lehentasuna eman dakiela Gobernuak maiatzaren 2rako iragarritakoaren aurrean.
  • Gazteentzat eta gure adinekoentzat aire librean gutxienez ordubeteko jarduera fisikoa egiteak arlo fisiko eta psikologikorako duen garrantzia azpimarratu du.

 

COLCAFIDek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian, edozein herritarrek bere egoera eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza jasotzeko aukera izan dezan. Aholku eta jarraibide horiek Kirol Hezkuntzako Hezitzaileek, hots, jarduera eta ariketa fisikoan profesionalak diren elkargokideek gainbegiraturik daude eta doan emango dituzte konfinamenduak irauten duen bitartean.

 

Zerbitzu hori, beraz, jarduerak fisikoak herritarren artean konfinamenduak sortutako ondorioak gutxitzera eta normaltasuna ahalik lasterren berreskuratzen laguntzera zuzendurik dago.

Interesaturik dagoen herritarra harremanetan jar daiteke profesional horietako batekin, eskaintzen den estekaren bitartez. Profesional horrek inprimaki bat betearaziko dizu, oinarrizko datu batzuk eskatuz, bere behar eta ezaugarriekin bat datorren banakako aholkularitza emateko beharrezkoa dena.

Colcafid-ekin harremanetan jarri daiteke bere web-orriaren www.colcafid.net bidez, sare sozialetako #ZainduMugitu traol-hitzaren bitartez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektroniko bat bidaliz edo 945 139 997 telefono zenbakiaren bidez, horri buruzko informazio gehiago jasotzeko.

COLCAFIDek jarduera zuhurtziaz eta arduraz egiteko beharra azpimarratu nahi du etxean “entrenatzerakoan”, eta adi egotea egunotan gainezka ditugun aholkuekin, arriskutsuak izan daitezkeelako osasunerako.

Konfinamendu garai honetan, Internet eta sare sozialak “errutina” eta “aholkuz” bete dira ‘youtuberren’ eta ‘influencerren’ eta/edo kirolari profesionalen eskutik, pantaila atzean informazio hori jasotzen eta ariketa hori egiten dagoen pertsona ahaztuz, ez baitago feedback-ik burututako jardueraren ondoren.

NERABEAK ETA HIRUGARREN ADINEKOAK

COLCAFIDek populazio talde horien (gazteak eta adinekoak) jarduera fisikorik ezaren ondorioez ohartarazi nahi du konfinamendu garai honetan, eta horren ondoren etorriko den deseskaladaz.

Egungo egoerak mugikorren, tableten eta telebisten erabilera areagotzen du nerabeen artean, normaltasun egoera batean ere horretarako “adikzioa” erakutsi arren. Hainbat azterlanek erakutsi dutenez, gailu elektronikoen eraginpean gehiago egoteak ondorio larriak ditu osasunarentzat maila guztietan, hala nola egoera fisiko eta gorputz-osaera okerragoa, arrisku kardiobaskular handiagoa, nahasmendu larriak buruko osasunean, emozioetan eta jokabidean, egoneko bizitza gehitzeaz gain, gainpisuarentzat eta osasunarentzat arrisku-faktorea izanik. Ondorio horiek berak jazotzen dira komunikatu honetan aipatzen dugun beste biztanle taldean ere.

Mundu mailan burututako azken azterlanetako batek, hain zuzen OMEk pasa den azaroan aurkeztua 11 eta 17 urteko gazteen artean ariketa fisikoa egiteari buruz, azaltzen zuen Espainian gazteen %76, hain zuzen, sedentarioa dela.

COLCAFIDek azpimarratzen du nerabeen ariketa eta jarduera fisiko osasungarri erregularrak, egunero dosi txikietan burutuz, erakutsi duela onurak dituela aipatu maila guztietan, hots, maila fisikoan, psikologikoan nola sozialean, eta errendimendu kognitibo handiagoarekin loturik dagoela, oreka emozional handiagoa lortzen delako, une honetan berebiziko garrantzia duen alderdia izaki. Ez dugu ahaztu behar gazte askorentzat Heziketa Fisikoaren klaseak zirela astero egiten zuten ariketa fisiko bakarra, eta klase horiek desagertu egin direla garai honetan, jakitun garen arren hezkuntza munduko gure lankideek burutzen ahalegintzen diren lanaz.

Dituen ezaugarri psikosozialak kontuan, COLCAFIDek uste du aire librean egunero ordubetez egindako jarduera fisikoa dela kolektibo horren tresna nagusia mugimendurako, bestela ere ez denez horren zaletua sabaipean eta lau hormen artean ariketa egiteko. Hori dela eta, gure iritziz positiboa litzateke oraingoa bezalako une batean kalera irteteko aukera zabalduz jarduera fisikoa egitea sustatzea, une honetan kalera irteteak daraman erantzukizuna bazter utzi gabe; era horretan, keinu bat egiten zaio herritar sektore horri, gizarteak hainbatetan horiekin gehiegizko konfiantzarik ez duena erakutsi izana gorabehera.

Adinekoei dagokionez, aipatu behar da COVID-19aren aurrean kolektibo zaurgarria dena –oso kontuan hartzeko alderdia– jakinik ere, ezin ditugula ahantzi euren bizikalitatean jarduera fisikorik ezak izan ditzakeen ondorioak.

Kolektibo horrentzat argi eta garbi gomendaturik dago jarduera fisikoa, eta arestian aipatutako jarduera fisikorik ezaz gain beste ondorio batzuk ere gehi daitezke, zaurgarritasuna areagotzea kasu, osasunarentzat kaltegarriak diren jazoerak gertatzeko arrisku handiagoz adierazten direlarik, hauskortasun sindromearekin, sarkopenia izanik adierazgarriena, narriadura funtzional garrantzitsuari bide emanez.

Baina COLCAFIDek gogorarazten du egoera are gehiago korapilatzen dela adineko taldeak horri lotutako patologia kronikoren bat badu, bestalde nahiko ohikoa biztanleria multzo horretan, eta jarduera fisikorik ezak areagotu baino ez du egiten hori.

Jarduera fisikoaren praktika oso beharrezkoa dela azpimarratzeko betebeharra dugu eguneroko bizitzaren jardueretarako (EBJ), funtzionaltasun egoki bat mantentze aldera, eta eskakizun hori bere egina dute egun “Zahartze Aktibo” gisa ezagutzen dugun arloan aritzen diren zenbait erakundek ere.

Horregatik guztiagatik, kontuan izanik biztanleria multzo horren aldakortasuna, zeinari gehitu behar zaion isolamendu egoerak eragindako gogo-aldarte eta afektibitate mailako egoera nahiz herritar sektore horrek monotoniarako eta depresio-prozesuak jasateko duen joera, COLCAFIDek, beste behin, biztanleria talde horrek kalean jarduera fisikoa egiteko duen beharra plazaratu nahi du.

Jarduera ezarik gabeko aldian izandako entrenamendu gabeziak efektua sortuko du, eta konfinamendutik eratorritako gaixotasunak areagotu egin daitezke. Arrazoi horregatik, COLCAFIDetik aditzera eman nahi da jarduera fisiko normalizatuago –eta banakatua, beti– baterako itzulera programatzeak eta diseinatzeak duen garrantzia, funtsezkoa izanik ariketa fisikoaren praktika senezko eta arduratsuan aholkatuko duena Jarduera Fisikoaren Zientzietan espezializatutako profesional bat izatea, Kirol Heziketa Fisikoko tituludun eta elkargokide bat, alegia.