Kultura sektoreko covid-19 gidaren azalaAlarma-egoera deklaratu zenetik, administrazio publikoek hainbat laguntza-lerro jarri ditugu martxan. Laguntza gehienak arlo guztietako enpresa eta profesionalentzat dira, eta horietako batzuk kulturaren sektorerako berariaz diseinatutakoak dira. Banakako eta aparteko aholkularitza-zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako kulturako profesional guztiei lagundu nahi die laguntza hauetakoren bat eskatzerakoan sor dakizkiekeen zalantzetan. Horretarako, bi tresna izango ditugu, gidak eta aholkularitza-zerbitzua:

  1. Giden helburua neurri eta laguntzei buruzko informazioa modu antolatu, erabilgarri eta ulergarrian ematea da. Neurri eta laguntza horiek orokorrak edo espezifikoak izan daitezke, eta kulturako profesionalen artean bai batzuek zein besteek interes eta aplikagarritasun handia izan dezakete. Egunero elikatuko den gida bizia izango da. Gida horietara laguntzeko, zuek egiten dituzuen galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua ere eguneratzen joango da.
  2. Banakako aholkularitza-zerbitzuan zuen kontsultak eta zalantzak (lan-, zerga-, finantza-arloetan…) doan egin ditzakezue. Talde espezializatu batek, eta baita Saileko teknikariek ere, 48 ordu baino lehenago orientazioa eta erantzuna emango dizuete posta elektronikoz edo telefonoz.

Espero dugu tresna hauek eta Kulturklik PROn dagoen informazio guztia erabilgarria eta lagungarria izatea.

(PDF) Covid-19a dela eta, euskal kultura sektorerako intereseko neurri eta laguntzen gida