Suhiltzaileak egoitza garbitzen
Suhiltzaileak egoitza garbitzen

Adineko pertsonak kolektibo zaurgarriena izanik eta beraien osasuna ahalik eta gehien babesteko xedez, Eibarko suhiltzaileek desinfekzio lanak egin dituzte gaur goizean San Lazaroko egoitzan. Dozena erdi bat suhiltzaile, babes ekipamendu egokiekin eta bi kamioirekin, lehen orduan iritsi dira zentrora gune komunak eta egoiliarren joan-etorri handieneko guneak desinfektatzeko: egoitzaren kanpokaldea, eskailerak, aretoak, komunak, bulegoak, hall-a, etab.

Lan hauek kale-garbiketako zerbitzuek egiten ari diren desinfekzio lanei gehitzen zaizkie, espazio publikoak higiene eta desinfekzio egoera ezin hobean mantendu eta koronabirusaren infekzio foku posibleak desagerrarazteko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie oro har Elgoibarko herritarrei, Estatuko Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik izaten ari diren jarrera ulerkor eta jokabideagatik. Ildo honetan, Udalak erantzukizunaren aldeko deia egin du eta herritarrei osasun agintarien jarraibideak eta gomendioak jarraitzeko deia egin die.

Suhiltzaileak egoitza garbitzen
Suhiltzaileak egoitza garbitzen