Guztion Artean EUSK

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945 222 222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz.

Eusko Jaurlaritzak etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei oinarrizko behar-beharrezkoak diren zereginak egiteko, antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko martxan jarri duen plana bultzatu nahi du Elgoibarko Udalak.

Zehazki, 70 urtetik gorako pertsonei eta/edo mendekoei, edo ahultasun beste egoera batzuetan daudenei (azken horiek administrazioak eratorritakoak) zuzendutakoa da aipatu plana, beti ere, beren etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi badira eta familiaren laguntzarik ez badute.

GUZTION ARTEAN” ANTOLATUKO ELKARTASUN SAREAren helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren behar horiek bideratuko dituen tresna bakar bat bultzatzea eta, aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.

Guztion osasuna zaintzeko, mugimenduak mugatu behar dira, eta, horregatik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino ez egitea izango da planaren helburua. Ildo horretan, lagundutako pertsonen osasuna zaintzeko, beharrezkoa izango da bizileku bakoitzean laguntzen duten boluntarioen kopurua mugatzea.

Pandemiaren aurkako borrokaren oraingo edo ondorengo fasean, pertsona batzuk bereziki kalteberak izan daitezke, eta ezin dira etxetik atera, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik.

Planaren xede diren pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.

 

Hau da, “GUZTION ARTEAN” ANTOLATUKO ELKARTASUN SAREAren bidez, pertsona horien eguneroko bizitza kudeatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eman nahi dira. Hortaz, lantzen ari den planean ez dira kontuan hartuko bakardadean laguntzeko premiak eta beste zirkunstantzia batzuk. Horretarako badaude beste laguntza-sare batzuk, hala nola Telelaguntza Zerbitzua, Nagusilanen Zilarrezko Haria 900 713 771 edo Itxaropenaren Telefonoa 900 840 845.

Boluntarioen kasuan, parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18-64 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz.

Era berean, gogoratu Udaleko Gizarte Zerbitzuetako telefono zenbakiak, 943 74 10 50 943 74 10 08. Izan ere, zerbitzu honetan, guztiz beharrezkoa den kasuak salbu, aurrez-arreko arreta eskaintzen ez den arren, sailak lanean jarraitzen baitu.

ZERBITZU SORTA HAU BEHAR DUEN PERTSONAREN BAT EZAGUTZEN BADUZU, HELARAZ IEZAIOZU edo jarri zaitez Elgoibarko Gizarte Zerbitzuekin kontaktuan