Elgoibarko Udaletxea

  • Koronabirusaren krisiak eragindako egoera orokorra kontuan izanik, erabakia herritarren zerga-karga eteteko eta atzeratzeko asmoarekin hartu da.

Elgoibarko Udalak premiazko lehen neurriak hartu ditu Covid-19ak sortutako osasun-larrialdia eta haren ondorio ekonomiko eta sozialak direla eta. Udal elgoibartarrak hainbat neurri fiskal jarri ditu martxan, herriko enpresa, autonomo eta etxe askorentzat ekarriko dituen ondorio ekonomikoak arintzeko helburu nagusiarekin.

 

Erabakia herritarren zerga-karga eteteko eta atzeratzeko asmoarekin hartu da, koronabirusaren krisiak eragindako egoera orokorra kontuan izanik.

 

Zentzu honetan, Elgoibarko Udalak honako neurri hauek hartu ditu:

  • Jendearentzat itxita dauden bitartean, eten egiten da saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta gainerako jarduera profesionalei hondakinak biltzeko tasa kobratzea. Ekainean ohiko kobrantzaren erdia ezarriko zaie.
  • Osasun krisiak irauten duen bitartean terrazak jartzeari dagokion tasa ere ez da kobratuko. Kasu honetan ere, ekainean ohiko kobrantzaren erdia ezarriko zaie.
  • Neurri bera aplikatuko da hainbat instalazio dituen jabari publikoaren okupazio tasarekin. Ekainean ohiko kobrantzaren erdia ezarriko zaie. • Udalaren emakidako tabernen alokairuen kobrantza eten egiten da.
  • Kiroletako Udal Patronatuaren ordainketaren zati proportzionala itzuliko da.
  • Irailaren 15era arte luzatuko da Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea.
  • Administrazio-epeak etenda geratzen dira, 463/2020 Errege Dekretuak jasotzen duen bezala.

Elgoibarrek, beraz, kobrantza geldituko du salbuespenezko egoera hau mantentzen den bitartean. Behin normaltasunera itzulita, data berriak eta zerga kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko dira. Honez gain, udal eskumenen barruan eta egungo legedia errespetatuz, Elgoibarko Udala dagoeneko lanean ari da beste administrazio publikoekin, herritarrok aurre egin beharko diogun egoera ekonomikoari erantzun eta neurri koordinatuak eta bateratuak izateko.

Bukatzeko gogoratu, koronabirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarea bultzatu duela. Tresna berri horretan, erakunde publiko guztiek, hirugarren sektore sozialeko Sareen Sareak, Cáritasek, Gurutze Gorriak eta boluntariotza-agentziak parte hartzen ari dira era koordinatuan, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan antolatuko dira, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera.

Kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa: 945 22 22 22 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.