Kartela
 
Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak eta Udalak deituta, Abanto Zierbenako hilketa matxista bikoitza gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur, arratsaldeko 19:30etan Kalegoen plazan.

Era berean, Elgoibarko Udalak bat egiten du Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako gaitzespen adierazpenarekin: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/declaracion-de-condena-ante-el-asesinato-de-dos-mujeres-en-abanto-zierbena/    

Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu kontzentrazioan parte hartzera.