Inprimatu

zerizan

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Elgoibarko Udala eta Emakumeen Kontseilua prestakuntza lanetan murgilduta dabiltza. Besteak beste, kale ekintza berezi bat antolatu dute. Egunarekin bat eginez, eta ohiko elkarretaratzea egiteaz gain, herritarrak modu aktibo eta ludiko baten parte hartzeko helburuarekin, Udalak koreografia bat antolatu dute.

Horretarako, Huntza taldearen “ZER IZAN” abesti feminista aukeratu da eta Biraka Dantza elkarteak kanta honen koreografia bat prestatu du, herritarrek dantza ikas dezaten. Dagoeneko bideoa Elgoibarko Udalaren Yotube kanalean dago ikusgai: https://youtu.be/4BMCl6Ya-ic

Era berean, herriko ikastetxeei ekimen honetan parte hartzeko gonbita luzatu zaie. Ikasleek abestiaren letra aztertu eta ikasgelan lanketa egiteko aukera aproposa dela uste da. Baita, Huntza taldeko Josune Arakistain Salas eta Uxue Amonarriz Zubiondo, euskal musikari erreferente bezala bistaratzea ikasleen artean.

Udalak herritar guztiei zabaldu nahi die jarduera honetan parte hartzeko proposamena. Hitzordua martxoaren 8an izango da, igandea, eguerdiko 14:00ak aldera, Kalegoen plazan.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.