kuadrillaeguna

2019ko Kuadrilla Egunaren ondoren, antolaketan aritu den lan taldeak (Elgoibarko Udala eta herriko gazteak ) egunaren ebaluazioa egin du. Balorazioa positiboa izan da orokorrean. Azaroaren 30ean ospatutako Kuadrilla Egunak parte hartze handia izan zuen, egitarauak ere arrakasta izan zuen eta antolakuntzan parte hartze handiagoa espero bazen ere, ekimenak, gazteen eta Udalaren arteko erlazioak sortu eta saretzeko balio izan du.

Datozen urteetako edizioei begira, Elgoibarko Udalak aurrerapauso bat eman nahi du eta aurtengo programazioaren balorazioa osatzeko eta hurrengo urteetakoak aberastu eta erakargarriagoak egiteko helburuarekin, galdetegi bat prestatu du, ahalik eta gazte gehienen iritzia jasotzeko.

Galdetegian besteak beste, egitarauaz, ekintzen ordutegi eta kokapenaz, antolakuntzaz eta parte hartzeaz, komunikazioaz eta hurrengorako proposamenez galdetzen da. Hona hemen galdetegiaren lotura: https://labur.eus/kuadrillaegunekobalorazioa Udalaren web orrialdean ipiniko da eta sare sozialetan ere banatuko da. Inkesta 10 galderez dago osatua eta interesatuek urtarrilaren 7ra arte izango dute aukera betetzeko.