ko etiliko taldea

Kintaden Eguna dela eta, hitzordua girotzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak K.O. Etiliko taldearen kontzertua antolatu du larunbat honetarako, urriak 26. Ikuskizuna 23:00etan hasiko da, Maalako parkean.

“Kintaden Eguna” iaz elgoibatar talde batek herriko kintadak elkartzeko helburuarekin martxan jarritako ekimena da. Hots, jaiegun honek kintadako lagunen elkartzea eta adin guztietako elgoibartarren topaketa sustatu nahi du.