Arkitekturaren Mundu Eguna dela eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan (EHAEO) taldeak birgaitu berri den Aita Agirre eraikina bisitatu zuten atzo. Zehazki, Elgoibarko Udaleko kide eta Hirikilabs taldearekin batera, arkitektoek ordubete inguruko bisita gidatu batez disfrutatu zuten eta jarraian, 15:15ak aldera, Elgoibarko Makina Erremintako museoa ezagutu zuten. “Arkitektura eta hiria: memoria eta berrikuntzaren artean”, izan da 2019ko Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko aukeratu den gaia, urtero legez, urriko lehen astelehenean ospatzen dena.