Bisitariak  liburutegian
Olano eta Beitia

Gaur goizean Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak; Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak eta Ane Beitia, Elgoibarko alkateak, Udaleko Gobernu taldeko eta udal korporazioa osatzen duten oposizioko alderdi politikoetako zenbait ordezkarirekin batera estreinatu berri den Aita Agirre eraikinaren instalazioak bisitatu dituzte.

Eraikinak irailaren 17an, asteartea, ireki zituen ateak eta elgoibartarrek bertan kokatutako baliabideak eskuragarri dituzte jada, beste batzuen artean: Euskara, Gazteria, Berdintasun eta Kultura sailak, Gotzon Garate Udal Liburutegia, KZgunea, Debabe Udal Euskaltegia eta Elgoibarko Izarra.