el pequeño guardameta
salpicaduras
  • Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak jendaurrean erakutsiko dira, abuztuaren 22tik 31ra, Kultur Etxean.
tximeleta
descenso

Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak aurtengo XIV. Kirol Argazki Lehiaketaren irabazleak jakitera eman dituzte. Atzo bertan, uztailak 23, Maialen Aranguren, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak; Gorka Garaizabal, Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak; Ramon Mugica, Kirol Patronatuko Zuzendariak; Jokin Martinez, Ongarri argazkilari elkarteko Lehendakariak eta June Loidi, elgoibartar kirolariak osatutako epaimahaia Olaizaga kiroldegian elkartu zen lan guztiak aztertzeko. Aurten, 40 argazki aurkeztu dira eta honakoak izan dira saridunak:

Herriko saria (Adin guztietako elgoibartarrak)

Argazkia: Salpicadas
Irabazlea: Iñaki Aragón
Saria: 200 €

Gazteentzako saria (30 urte bitarteko elgoibartarrak edota beste herri batekoak)

1. saria
Argazkia: Mendia bizi
Irabazlea: Mikel Taboada (Ermua)
Saria: 300 €

2. saria
Argazkia: Descenso
Irabazlea: David Cabezuelo (Bilbao)
Saria: 200 €

Sari orokorra (30urtetik gorakoak)

1. saria
Argazkia: El pequeño guardameta
Irabazlea: Luís María Barrio (Logroño)
Saria: 300 €

2.saria
Argazkia: Tximeleta
Irabazlea: Sergio Nievas Prol (Ermua)
Saria: 200 €

Aurten, Gaztelekuaren laguntzarekin eta nobedade gisa, nerabeei zuzendutako Instagram lehiaketa bat ere egin da. Azkenean, aurkeztutako argazki guztiak aztertuta, epaimahaiak erabaki du bi sariak hutsik gelditzen direla.

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak jendaurrean erakutsiko dira, abuztuaren 22tik 31ra, Kultur Etxean (Txiki egunean, abuztuak 26an, itxita). Ordutegia: 18:30 – 20:30.