Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du bere abonatuek, aurten ere, abuztuan zehar Eibarko Orbea kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dutela, bi herrietako Kirol Patronatuen arteko lankidetza akordioari esker.  Urteko garbiketa eta mantenu lan handiak egiteko Olaizaga Kiroldegia abuztuan ixten denez Udal Kirol Patronatuak hilabete horretan igeriketa egiten jarraitu nahi dutenei Eibarko Orbea Kiroldegiko igerilekura joateko aukera emango die.
 
Hortaz, Udal Kirol Patronatuko abonatuek, Orbea Kiroldegiko igerilekua erabili ahal izateko, aurrez, Olaizaga Kiroldegiko edo Mintxetako Harreran abonatu-ziurtagiria jaso beharko dute. Agiri hori Orbeako igerilekuan aurkeztu beharko dute NANarekin batera.
 
Eibarko Orbea Kiroldegiko igerilekuaren ordutegia honakoa izango da abuztuan zehar:
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 eta 16:00-19:00
  • Larunbatetan, 9:00-13:00
  • Igande eta jaiegunetan, itxita.