Pilotaren festan partehartzaileak
CD Elgoibar taldeak Mintxetan

Egitarau oparoa prestatu da larunbat honetan, ekainak 22, ELGOIBAR EUROPAKO KIROLAREN HERRIA 2019 Kirol Festa ospatzeko. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herriko kirol talde, elkarte, klub eta eragile desberdinekin elkarlanean antolatutako egun berezi honen bitartez herriaren parte hartzea bultzatu nahi da, haur, gazte, heldu eta familiak, izendapen eta festa honen parte izan daitezen.

Ekimenei dagokionez, Kalegoen plazan bi jarduera egingo dira ordutegi bakoitzean, udaletxe parea eta frontoia erabiliz (eskubaloia-tenisa 11:30ak arte eta futbola-pilota 13:00ak arte).

 

13:00etan Krosa izango da, ibilbidea hurrengoa izango delarik: Kalegoen, Santa Ana, Antonio Arrillaga, San Ignacio, Kalegoen plaza, San Bartolome, Pedro Miguel Urruzuno, Lorito, San Frantzisko, Kalebarren plaza, Errosario eta Kalegoen plaza. Aurretik bizikleta bat joango da ibilbidea kontrolatzen, ez da lehiakorra izango, baizik eta partehartzea bultzatzea nahi da. Testimoniala ere izango da Europako Kirolaren Herriaren bandera eramango delako aurretik. Lasterketan parte hartzen duten guztiei Europako Kirolaren Herriaren kamiseta emango zaie, kamiseta horrekin korrika egitera animatuz. Gune desberdinetan parte hartu dutenek lasterketan parte hartzera animatuko zaie.

Honez gain, udaletxeko arkupeetan Morkaikok rokodromo txiki bat antolatuko du. Elizako arkupeetan (Lekuederrera ematen duen aldean), Zarta Arku Tiraketa elkartekoek arku tiraketa antolatu dute. Hesiekin itxiko dute gune hori.

Lekuederren futbola eta eskubaloia egongo da. Kultur Etxe parean, Herri Kirolen erakustaldi bat ere izango da. Aizkolariak (Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ostolaza besteak beste), harrijasotzaileak (Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza...), txingak, ingudea... izango dira. Eta Gabi parean Xakea egongo da. Eguraldi txarra balego, Herri Kirolak Maalara jeitsiko lirateke eta Xakea Kultur Etxeko sotora.

Maalan Lagun Taldeak ginkana antolatu du, gero Olaizaga Kirol Taldeak karatea eta Patronatuko jarduerekin bukatuko dugu (Elgoibar Sasoian jarduera fisikoa, zumba eta aerobika).

Eguraldi txarra egingo balu, kaleko jarduera guztiak Olaizagara, IMHra, Ikastolako Frontoira eta Maalara eramango lirateke. Krosa mantenduko egingo litzateke, 13:00etan, Kalegoen plazan.

Gurutze Gorriaren anbulantzia bat izango da Kalegoen plazan goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Festari 14:00ak aldera emango zaio amaiera.