Elgoibarko Udalak, Mintxetan eraikitzen ari diren ur parke berriaren erabileraren inguruan sortutako zalantzak argitu nahi ditu. Udalak, pasa den maiatzaren 17an zabaldu zuen proiektu honen inguruko azken informazioa. Albiste horretan, obren hasierari buruzko datuak errazteaz gain, Mintxetako igerilekuko atzeko partean kokatuko den ur parkearen gunea “irekia eta sarbide librekoa” izango zela aipatzen zen. Hala azaldu zen komunikabideetara zabaldutako oharrean. Informazio hau publikatu zen egunean bertan, Udalak beharrezkotzat jo zuen informazioa gehiago matizatzea edo zehaztea, gogoratuz, ur parkeaz disfrutatzeko, igerilekuen gunearen barruan dagoen heinean, eta bazkidea izan ezean, betiko lez, igerilekuetako ohiko sarrera ordaindu beharko zela azpimarratuz. Argibide hau, Udalaren web orrialdean egunean bertan egin zen, maiatzak 17, baina ez zen berriro prentsara zabaldu. Hau, sare sozialetan sortutako eztabaidaren arrazoi.

Beraz, igerilekuan dauden haur jolasen erabilera librea den bezala, ur jolasena ere erabilera librekoa izango dela adierazi zen. Baina igerilekuetako sarrera, esan bezala, ez da doakoa. Udalak sentitzen du gaizki ulertzea eta azken asteetan gai honi emandako erabilera politikoa salatzen du.