Herriko Antzokia

  • Guztira 17.148 ikusle hurbildu ziren 2018an Herriko Antzokira.
  • Zine emanaldiek bildu dute ikusle gehien, 10.510 pertsona. Ikuskizunetara 3.726 ikusle bertaratu ziren, 2.800 Udal Musika Bandaren kontzertuetara eta 112 diferidoetara.

Elgoibarko Herriko Antzokira hurbiltzeko ohitura berpiztu egin da 2018an. Elgoibarko Udaleko Kultura sailak eskainitako datuen arabera, Herriko Antzokiak iaz 2017an baino %4,5 ikusle gehiago bildu zituen. Guztira 17.148 pertsona bertaratu ziren 2018an, orain bi urte baino 767 ikusle gehiago alegia.

Emanaldi motei dagokionez, zinea izan da jende gehien batu duena, 10.510 pertsona (2017an 9.227 izan ziren). Ikuskizunetara antzeko pertsona kopurua bertaratu da, 3.726 ikusle 2018an eta 3.771 orain bi urte. Udal Musika Bandak eskainitako kontzertuetara 2.800 pertsona hurbildu dira (2017an 3.089) eta diferidoetara 112 (2017an 294). Orokorrean beraz, Elgoibarko Udalak egiten duen balorazioa “positiboa” da, tendentzia orokorra goranzkoa baita.

2018ko ikuskizunik ikusienak

Filmarik ikusienen artean, helduen kasuan, “Desconocidos” nabarmentzen da 853 ikuslerekin. “Campeones” pelikulak 681 pertsona bildu zituen, “Bohemian Rhapsodyk” 662, “El Cuadro de Sarak” 554 eta “Superlopezek” 526.

Haurrei zuzendutako filmei dagokionez, “Los Increibles 2” azpimarratu behar da 345 ikuslerekin. “Hotel Transilvania 3” ikustera 313 ikusentzule bertaratu ziren, 173 “El hijo de Bigfoot” ikustera eta 162 “Ralph Rompe Internetera”.

Nagusien antzerki saioei erreparatuz, ikusiena “The Primitals” izan zen 252 ikusentzulerekin. Bigarren postuan “La Rosa de Azafrán” aurkitzen da 202 ikuslerekin eta hirugarrenean “Lo mejor de Yllana” 189rekin.

Eta bukatzeko, antzerki familiarrari dagokionez, “Goazen” ikuskizun arrakastatsura 796 pertsona bertaratu ziren, “Pirritx, Porrotx eta Marimototsera” 730 eta “Ene Kantak” saiora 395.