Kirol hiriaren egiataruaren aurkezpena

Gaur goizean Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoak beregain hartu du “Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019” izendapena dela eta, Udal Kirol Patronatuak eta herriko kirol klub, ikastetxe, elkarte eta Udal Musika Bandak 2019rako antolatu dituzten jardueren programazioaren aurkezpena.

Guztira, mota ugariko 64 jarduera berezi desberdin jaso dira egitarauan, besteak beste: pilota, atletismoa, igeriketa, herri kirola, txirrindularitza, xakea, futbola, raidak, boxeoa, karatea, idi probak eta abar luze bat. Halere,  antolatzaileek adierazi dutenez “lotzen ari garen beste hainbat hitzaldi eta ekintzekin kopuru hori  gainditzea aurreikusten dugu”.

Horietako jarduera batzuk jada Elgoibarren errotutako ekintzak dira, baina nobedade ugari ere egongo dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste ekainean ospatuko diren Emakumezkoen Eskubaloiko 4 Nazio Txapelketa (ekainak 1 eta 2), Boxeo Jaialdia (ekainak 8) edota hilaren 22an herriko kale eta plazetan zehar egingo den “Elgoibar, Europako Kirolaren Herria 2019” kirol festa handia. Berritasun gisa ere, abuztuaren 22an San Bartolome jaien barruan ospatuko den Jubenil Mailako Futbol Txapelketa, San Bartolome Pilota Txapelketa edota irailaren 22an Udal Musika Bandak Herriko Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia.