Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.
 
Hauek dira kanpaina datetan eskaerak onartzeko azken egunak:
  • Martxoko zubirako egonaldietarako: otsailak 14.
  • Aste Santuko eta maiatzeko zubiko egonaldietarako: otsailak 21.
  • Ekaineko egonaldietarako: apirilak 10.
  • Uztaileko egonaldietarako: maiatzak 3.
  • Abuztuko egonaldietarako: ekainak 11.
  • Iraileko egonaldietarako: ekainak 18.
  • Azaroko zubirako egonaldietarako: irailak 24.
  • Abenduko eta urtarrilaren 7ra arteko egonaldietarako: urriak 24.