Hazi Hezi aldizkariaren azala

 

  • Jaioberrien heziketaren inguruko erreportajeak biltzen dituen aldizkaria da. Gurasoek haurra Udalaren Arreta bulegoan erroldatzerakoan jasoko dute.
  • Hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantziaz jabeturik, Udaleko Euskara Sailak urteak daramatza haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko transmisio kanpaina antolatzen.

Guraso izan berriei etxeko heziketa lanetan laguntza eskaintzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak “Hazi hezi” aldizkariaren erreportaje-sorta baten bilduma doan banatzen ari da urte hasieratik haur jaioberrien gurasoen artean. Gurasoek aldizkaria haurra Udalaren Arreta bulegoan erroldatzerakoan jasoko dute eta Udalari esker, urtebeteko harpidetza (4 zenbaki) doan eskuratzeko aukera ere izango dute.

Zentzu horretan, aipatzekoa da ere, hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantziaz jabeturik, Udaleko Euskara Sailak urteak daramatzala haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko transmisio kanpaina antolatzen. Kanpaina horren baitan, lau euskarri erabiliko ditu Udalak aurten:

  • Gutuna: haur jaioberriarengatik zorionak emateko eta euskara erabiltzeko edota ikasteko aholkua emateko. Udalak, bidenabar, euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituela gogorarazten die gurasoei, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek matrikularen erdia ordaintzen baitute euskaltegietan.
  • Diptikoa: gurasoen hizkuntza gaitasuna kontuan harturik, hiru mezu ezberdin prestatu dira: lehenengoa, guraso euskaldunei zuzendutakoa; bigarrena, guraso erdaldunei zuzendutakoa; eta hirugarrena, guraso mistoei zuzendutakoa.
  • Kanta-jolasen DVDa: 69 abesti jolasteko jasotzen dituen CD-a eta “Txantxariak Euskal Jolasen Bilduma” (bigarren haurra izan berri duten gurasoei oparituko zaie.
  • Hazi Hezi aldizkariaren bilduma berezia, eta urtebeteko harpidetza doan.