Pista Beltza iragazgaizteko eta berriz urbanizatzeko obrek zuzenean eragiten diete 150 garajetik gorako erabiltzaileei. Une honetara arte, ibilgailuei plazara sartzen utzi bazaie ere, ezinezkoa da obraren azken fasea honela egitea.

Hori dela eta, ibilgailu kopuru handi batek egunero aparkatzeko lekua beharko duela kontuan izanik, erabiltzaile hauentzako aparkaleku berriak egokitzea erabaki da.

Gune espezifikoak egokituko dira horientzat, eta leku horietan aparkatu ahal izateko txartelak banatuko dira garajeen jabeen artean. Hala, txartelak dituzten ibilgailuek bakarrik aparkatu ahal izango dute gune horietan (txartel bat aparkaleku bakoitzeko).

Gune horietako bat Arreiturre institutuko patioa izango da, non 50 aparkaleku berri egokituko baitira, eta beste bat, Santa Anako biribilgunetik Azkuera (San Roke) daraman bidea (47 aparkaleku).

Arreiturre institutuan lanegunetan aparkatu ahal izango da, arratsaldeko 17:30etik goizeko 7:30era; eta asteburuetan, berriz, aparkatzea librea izango da, Azkuera (San Roke) daraman bidean bezalaxe. Bide horretan 47 aparkaleku sortu ahal izateko, bidea noranzko bakarrekoa izango da. Hala, Santa Anako biribilgunetik Azkuera (San Roke) igotzen diren ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira bertatik.

Beste alde batetik, txartela duten ibilgailuek 60 ibilgailu har ditzakeen Sigmako aparkaleku estalian aparkatu ahal izango dute, ordu mugarik gabe. Hau da, aparkaleku honetan ez da TAO abian egongo txartela duten bizilagunentzat:

LABURBILDURIK:

  • Txartel bat emango da pista beltzeko garajeetako erabiltzaile bakoitzeko. Garajetako jabeek Udaltzaingoan eskuratu ahal izango dituzte txartelak 8:00etatik 14:00etara, abenduaren 17tik aurrera. Ordutegi horretan Udaltzaingora bertaratu ezin direnei Maria Jesus Teijidok emango die txartela arratsaldean.
  • Azkuera (San Roke) igotzeko bidean 47 aparkaleku egokituko dira, erabiltzaile hauek bakarrik erabili ahal izango dituztenak. Bidea igotzeko bakarrik izango da.
  • Arreiturre institutuan 50 aparkaleku egokituko dira, erabiltzaile hauek bakarrik erabili ahal izango dituztenak. Aparkaleku hauetan ordutegi jakin bat izango da eskola garaian (arratsaldeko 17:30etik goizeko 7:30era).
  • Txartela duten ibilgailuek Sigmako aparkaleku estalian aparkatu ahal izango dute ordutegi mugarik gabe (60 aparkaleku). Horretarako, Udalak antolatuko dituen ekitaldiak errespetatu beharko dira, eta kasu horietan, ibilgailuak kendu egin beharko dira (idi-demak...).
  • Urtarrilak 2tik aurrera, bizilagunek ezingo dituzte beraien aparkalekuak erabili, eta 2 hilabeteko epea aurreikusi da berriro erabili ahal izateko.

Behin  behineko aparkalekuak San Roken  (PDF)

Aparkalekuak Institutuan  (PDF)