Elgoibarko Udalak, abenduaren 9ra arte luzatu du neguko oporraldirako haurrentzako aisia eskaintzan izena emateko epea. Ekimenean parte hartu nahi dutenek www.elgoibarkoizarra.eus web gunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan eman dezakete izena.

Halaber, diru-laguntzak eskatzeko epea ere luzatu egin da, interesatuek abenduaren 10era arte izango dute eskaerak egiteko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo web atari honetan.

Elgoibarko udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatutako neguko oporraldiko aisia eskaintza abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra ospatuko da neguko oporretan zehar Elgoibarko umeen aisialdia sustatzeko helburuarekin.