Logikomitoak antzeztalanaren kartela

Taupada Antzerki Taldeak 40 urte betetzen ditu eta ospakizun ekintzen artean, Elgoibarko Udalak antolatuta, datorren urriaren 26an, ostirala, gaueko 22:00etan, Bolatokiko Parkean, “Logikomitoak” izenezko antzezlanaren estreinadia izango da. Edurne Lasaren zuzendaritzapean, “Logikomitoak”, fantasia eta errealitatea nahasten dituen antzezlana  da, euskal mitologiari buruzko hainbat zertzeladaz osatutako ikuskizuna.

“40 urte antzerkiaren bihotzean”
Taupada antzeztaldea 1977ko udazkenean sortu zen Elgoibarko herrian. Ordutik euskara eta kultura suspertu eta bultzatzen saiatu da, etenik gabe. Euskara hutsean eginiko teknika anitzeko hogeita hamairut antzezlan ditu, ekimen honen lekukorik onenak.