ziardamendikoomenaldia

Beste urte batez, senide, instituzio, elkarte, kultur erakunde eta alderdi politikoetako zenbait ordezkarik, 1936ko irailean eta urrian Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia (San Miguel) fronte-lerroan hildako gudariak gogoratu dituzte. Omenaldia atzo ospatu zen, goizeko 10:00etan ekin zitzaion ekitaldiari, Aiastian. Gernikako arbolaren kimuei bisita egin eta loresorta bat utzi ostean, Zirardamendirantz jo zuten. Bidean, gudariak deshobiratutako tokian banakako lorak utzi eta Zirardamendiko gurutzetxoan beste loresorta bat eskaini ostean, Eusko Gudariak abestuz eman zioten amaiera omenaldiari.