coachingkartela

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, udalerriko Emakumeen Jabekuntzarako Coaching Tailerra jarri du abian. Ekintza doakoa izango da, eta Kultur Etxeko Sotoan egingo da.

Gogorarazten dizuegu, tailerra Eider Pérez coachak zuzenduko du, eta besteak beste, norbere buruaren ezagutza sustatzea eta emozioak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko baliabide pertsonalak erabiliz ahalduntzea da helburua.

Izen ematea egiteko HAZera (Herritarren Arreta Zerbitzua) gerturatu beharko da, irailaren 27ra arte. Plazak mugatuak izango dira, eta aurretik Jabetze Eskolako beste antzerako ikastarorik egin ez dutenek izango dute lehentasuna.

Izen ematea: HAZen (herritarren arreta bulegoa) / 943 741050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..