Balorazioa argazkia

  • Udalak San Bartolome jaien balorazio “oso positiboa” egin du. Orokorrean, normaltasuna izan da nagusi aurtengo jaietan, elgoibartar eta bisitarien parte-hartze, errespetu eta festa giroarekin batera.
  • Jaiek izan duten “puntu ilun” bakarra abuztuaren 29ko goizaldean gertatutako sexu erasoa izan da. “Eraso sexistarik gabe, Elgoibar aske!” lelopean ehundaka pertsonek egin dute bat Udalak elgoibartarrak eta udalerria bisitatu duten pertsonak sentsibilizatu, inplikatu eta mobilizatzeko xedez erasoen aurka egin duen kanpaina bereziarekin.
  • Denera ehun ekitaldi inguru burutu dira, zeinetara udal elgoibartarrak guztira 209.000 euro bideratu dituen, ia iaz baino 45.000 euro gehiago.
  • Beste urte batez, udalak alkohol eta bestelako drogen erabileraren prebentzio programak jarri ditu abian bere kontsumoaren arriskuez jabetzeko. Guztira 474 pertsona pasatu dira alkohol eta drogen estandetatik.

Elgoibarko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan burutu da gaur goizean abuztuaren 22 eta 28 artean ospatutako azkeneko San Bartolome jaien balorazio ofizialaren inguruko prentsaurrekoa. Balantze orokorra Ane Beitia, Elgoibarko alkateak, Andrea Arriola, Kultura saileko zinegotziak, Javier Oñederra, Udaltzainburuak eta joan diren jaien antolakuntzan parte hartu duten udal sailetako teknikari arduradunek aurkeztu dute.

Elgoibarko Udalak “oso positiboki” baloratu ditu San Bartolome jaiak, zeinak bizikidetza, parte-hartzen handi eta jai giroaz gozatzeko espirituagatik nabarmendu diren. “Eragozpen” bakarra, abuztuaren 29ko goizaldean gertatutako sexu erasoa izan dela azpimarratu dute, tamalez 2018ko sentsazio onak apur bat lausotu dituen gertaera. Zentzu honetan Ane Beitia alkateak abuztuak 30eko arratsaldean, eraso honen aurrean, eta beste edozein indarkeria moten aurrean ere, bere erabateko gaitzespena erakusteko xedez Narrutsik Elgoibarko Feministak deitutako elkarretaratzean Udaleko talde politiko eta Elgoibarko Emakume Kontseiluarekin bat egin zuten orori eskerrak eman nahi dizkie.

Udalak aukera aprobetxatu du aurtengo San Bartolome jaietako antolakuntzan parte hartu duten elkarte, udal langile, gizarte eragile eta pertsona guztiei eskertzeko. “Bere lan, ahalegin inplikazio eta konpromisoari esker jai parte hartzaileak izan ditugu, izan ere lehen aldiz herritarrek beraiek proposaturiko ekintzak sartu baititugu abian jarri dugun prozesu parte hartzaileari esker. Jai herrikoiak, doakoak eta adin eta gustu guztietarako eginak eta kalitate handiko egitaraua izan dutenak”.

Denera ehun ekitaldi inguru burutu dira, zeinetara udal elgoibartarrak guztira 209.000 euro bideratu dituen, ia iaz baino 45.000 euro gehiago.

Euria egin arren, bereziki San Bartolome egunean, ekintzak Elizako arkupeetan jarri ziren eta ez zen bat ere eten Tokiz aldatu ziren jardueren artean txistu eta dultzainen diana, Bandaren kontzertua eta kalejira, Soka Dantza eta elizkizunak nabarmentzen dira.

Kontzertu handienak eta jendetza gehien bildu zutenak Gatibu, Hesian, Nogen eta Serafin Zubiri En Esenzia orkestrarekin izan ziren, abuztuaren 23, 24 eta 28an hurrenez hurren. Oihan Vegak jendeak dantzatzea eta dena ematea lortu zuen, igandea, umeen egunaren bezpera izan arren. Eta Rockbox iazko jaietako talde errebelazioak berriz ere heavy metalaren klasikoen publiko entregatua hunkitu zuen. Ikuskizun eszenikoei dagokienez, Xarivari kontzertuan hain zuzen ere, izan zen ikusgarriena eta Maalako parkea bete zuen.

Aipamen berezia hilaren 24ko su, argi eta musika ikuskizunari. Udaletxearen aurrealdea edertu zuen argi eta kolorezko jaia izan zen. musikaren erritmora. Pirotecnia Astondoak jende askoren gozamenerako erakustaldia egin zuen.

Umeei zuzendutako jarduerei dagokienez, berriz ere, arrakastatsuak izan dira. Umeentzako parkeak topera egon dira, eta aurten, arkupeetako bazkariaren ondoren, txikienak sukaldaritzan aritzeko tailerrak antolatu ziren, bere postreak egin eta dastatu zitzaten. Datorren urteari begira tailer hauek bost urte baino gutxiagoko umeentzako ludoteka batekin osatuko dira.

Beti bezala, kontzertuez gain, kalejira, joko, lehiaketa, kirol eta musika ekintzak, jubilatuen bazkari, sokamuturra… bezalako ohiko hitzorduek onarpen ona izan dute. Horregatik Udalak berriro ere eskerrak ematen dizkie elgoibartarrei bere tolerantzia, laguntza eta parte hartzeagatik.

Eraso sexistarik gabe, Elgoibar aske!”

Elgoibarko Berdinatsunerako Sailak, Emakume Kontseiluarekin batera, “Eraso sexistarik gabe, Elgoibar aske!” lelopean kanpaina bat abian jarri zuen jaietan berdintasunean eta sexu erasorik gabe ondo pasatzeko helburuarekin, baita herritarrak sentsibilizatzeko eta honelako gertaeren aurrean bere erantzuna aktibatzeko ere. Horretarako, abuztuaren 25ean, larunbata, Beldur Barik Gunea ezarri zen Maalako parkean, sexu erasoen aurrean prebentzio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko xedez. Eta abuztuaren 27an, Umeen Egunean “Jaietan ere, ezetza ezetza da” photo-call-aren 2. edizioa burutu zen. Iaz bezala, txapa eta betaurreko moreak banatu ziren, eraso sexistak salatzeko.

Azkenik, aipatu behar aurten nobedade gisa Berdintasunerako Sailak jaietako berdintasunaren inguruko diagnostiko bat egingo duela eta irailetik aurrera behaketa horretako emaitzak aztertuko direla, eta 2019rako hobekuntzak proposatuko direla.

Alkohol eta drogen erabileraren prebentzio programak eta “Botiltzarra” ekimen berria

Beste urte batez, udalak alkohol eta bestelako drogen erabileraren prebentzio programak jarri ditu abian parte hartzaileak alkohol eta drogen kontsumoaren arriskuez jabetzeko, gehiegizko kontsumoa prebenituz.

Horretarako, Baserritarraren Egunean, alkoholaren inguruan informazioa emateko estand bat zabaldu zen 19:00ak eta 22:00ak bitartean (iaz 00:00ak eta 03:00ak bitartean izan zen). Ordu tarte horretan mugimendu handirik ez zela egon ematen du, eta datuek hala berresten dute. Guztira, 52 (25 gizonezko eta 27 emakume) izan dira informazio estandera hurbildu diren pertsonak. Gehien errepikatzen den adin maila 18 eta 30 urte bitartekoa da, guztira 24 parte hartzailerekin.

 

2016

2017

2018

 

+

-

INF

OROT

+

-

INF

OROT

+

-

INF

OROT

EMAKUMEZKOAK

45

43

1

89

53

31

7

91

1

6

20

27

GIZONEZKOAK

102

76

4

182

95

66

11

172

1

11

13

25

OROTARA

147

119

5

271

148

97

18

263

2

17

33

52

 

Bere aldetik, eta nobedade moduan, aurten testing programa lehen aldiz bi egunetan zehar burutu zen: abuztuaren 23 eta 25ean. Horretarako, egun bietan Ai Laket! elkartearen karpa bat jarri da Andonegi etxearen gunean 00:00ak eta 3:00ak bitartean. Edozein droga motatarako prebentziora zuzendutako estandera guztira 422 pertsona (168 gizonezko eta 264 emakume) hurbildu dira. Halaber, erabiltzaile bakoitzak zeramatzan sustantzia desberdinen 25 test egin dira guztira. Analizatu diren sustantzien gehienak kokaina, haxixa eta estasia izan dira.

San Bartolome bezperako datuak:

INFORMAZIO GUNEA

ZENBAT

ADINAK

 

Zbkia

 

Bataz bestekoa

Moda

Gazteena

Helduena

Emakumeak

56

%59

21,2

19

18

36

Gizonezkoak

39

%41

23.4

19

18

35

Beste batzuk

0

 

 

 

 

 

GUZTIRA

95

 

22.1

19

18

36

 

Baserritar eguneko datuak:

INFORMAZIO GUNEA

ZENBAT

ADINAK

 

Zbkia

 

Bataz bestekoa

Moda

Gazteena

Helduena

Emakumeak

102

%31

19

18

15

48

Gizonezkoak

225

%69

19,2

17

16

43

Beste batzuk

0

0

0

0

0

0

GUZTIRA

327

100

19,1

18

15

48

Halaber, Jubilatuen egunean eta Umeen egunean, abuztuaren 26an, lehen aldiz Elgoibarren gazte nerabe eta botiltzarra egiten duten orori zuzendutako Botiltzarra programa burutu zen. Ai Laket! Elkarteko 6 kide gazteek botiltzarra egiten ohi duten tokietara hurbildu ziren (19:00ak eta 00:00ak bitartean) prebentzio, kontzientziazio, eta alkohol kontsumoaren alternatibak sustatzeko aholkuak eskaintzera. Guztira 271 pertsonari (218 Elgoibarkoak) eta 46 kuadrilla desberdini hurbildu zaizkie.

Ia istilurik gabe

Udaltzaingoaren jarduerari dagokionez ere, jaiak normaltasun osoz igaro dira, ia istilurik gabe. Eskuhartze gehienak herritarrei zuzendutako laguntzekin (galdutako gauzak eta osasun arazoak), trafikoarekin (bide publikoaren erreserba eta zirkulazio istripu txikiak) eta segurtasunarekin (identifikazioak eta kale iskanbila txikiak) lotuta egon dira. Beste urte batez, beraz, orohar giro ona, errespetua, bizikidetza ona, harmonia eta tolerantzia nagusitu dira.

Nobedadeak eta ikusle ugari kirol hitzorduetan

Kirolaren atalean, C.D. Elgoibar Preferenteko Ohorezko Mailara igo dela eta, abuztuaren 22ko ohiko partidua antolatzeko ahalegin berezia egin da. Izan ere, aurten, aurkaria hirugarren mailako Real Sociedad C izan baita eta ikusleen emaitza arrakasta bat izan da. Aurreko urteetan baino askoz jende gehiago etorri da.

Egun berean ere Kultur Etxean kirol argazkien lehiaketako sari banaketa izan zen. Aurten guztira 55 lan aurkeztu dira.

Abuztuaren 23an, Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa ospatu zen, zeina lehen aldiz Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Udako Criterium-ean barne hartu duten. Criterium-a 4 frogek osatu dute eta lehena Etxaniz Memoriala izan da (abuztuak 23).

Aurten pilotak protagonismo berezia izan du. Lehen aldiz San Bartolome Txapelketa ospatu da eta frontoia goraino betetzea lortu zuen. Abuztuaren 24an Altuna III. Eta Aretxabaleta aritu ziren Irribarria eta Imazen aurrez aurre. Eta igandea 26an, final handia jokatu zen Altuna III. eta Aretxabaleta eta Olaizola II. eta Rezustaren artean. Lehiaketak kritika oso onak izan ditu, izan ere, ikusleek datorren urtera begira berau mantentzea eskatu baitute.